Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Txikiek primeran pasa dezaten telebista ikusten. eitb.eus
'3 Ene Kantak' abesti eta atal berriekin dator

'3 Ene Kantak' abesti eta atal berriekin dator

Aurreko denboraldietako atal batzuei beste batzuk gehituko zaizkie

Zurekin

Viernes, 22 de septiembre 2023, 19:32

Euskara sustatzea helburu duen '3 Ene Kantak' saioa bueltan da, Urbi, Argi, Mintxo, Satorjator, Astonauta eta Antxus pertsonaiekin batera. 3 klubeko saioa etxeko gazteei zuzenduta dago, eta denboraldi honetan atal berriak estreinatu dituzte. Ohi bezala, larunbatero ikusteko aukera dago, ETB3n eta eitb.eus-en, betiko ordutegian, 15.30ean.

'Patata beroa' aurtengo atal berrietako bat da. Lehiaketa dibertigarri eta bizi honetan, gazteek Argik egindako galderei azkar batean erantzun behar diete, puxika aurpegian lehertu ez dakien. Lehiakideek hainbat galdera erantzun behar dituzte puxika airez betetzen doan bitartean, eta zuzen erantzunez gero, 'patata beroa' aurkariari eman behar diote, puxikak eztanda egin arte.

Bosgarren denboraldian martxan jarritako beste atal bat 'Mintxo praktika' da. Antxusek erronka errazak jarriko dizkio Mintxori, haren gaitasunak probatzearren. Gizakiak hegaztien gainetik daudenaren teoria ezerezean uzteko asmoa du Antxusek, Mintxo bere baratzean lanean dagoen bitartean.

Aurreko bi atal berri horiekin batera, euskararen erabilera sustatzen duen saioan magiak ere tarte garrantzitsua izango du beste urte batez. 'Baga biga higa' atalean, Asier Kidamek magia ikuskizun harrigarriak egingo ditu, platoan eserita egongo diren haurren laguntzarekin.

Horiez gain, aurreko denboraldietako beste atal batzuk ere bueltan dira, adibidez, 'Su ta fu' (sukaldean aritzeko), 'Ahaika' (haurrak egoera berezietan jartzeko), 'Atxa mitxa' (kezkak eta jakin-minak azaltzeko) eta 'Dantzateka' (dantzan egiten ikasteko). Gainera, urteak betetzen dituzten umeen zorion bideoa ikusten jarraitzeko aukera dago astero, eta, nola ez, 'Zu bai artista!' atalean pertsona ezagunak elkarrizketatuko dituzte ' Ikimilikiliklip' atalean, berriz, euskarazko bideoklip berriak prestatuko dituzte, abesti fresko eta dantzagarriekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo '3 Ene Kantak' abesti eta atal berriekin dator