Eñaut Elorrieta gaur Santurtziko Serantes aretoan
KONTZERTUAK ·
'Irteera argiak' diskoa aurkeztuko duKONTZERTUAK ·
'Irteera argiak' diskoa aurkeztuko dusendoa urrutia
Jueves, 30 de enero 2020, 22:13
Arratzaldeko 20.30an Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) musikariak 'Irteera argiak' diskoa aurkeztuko du Santurtzi herriko Serantes Kultur Aretoan. Lagun izango ditu: Maite Larburu (Biolina, biola eta koroak), Fernando Neira (kontrabaxua eta baxua), Rubén Caballero (gitarra elektrikoa, teklatuak eta koroak) eta Ander Zulaika (bateria, perkusioa eta koroak).
Publicidad
Berezko talentuak eta hobetzen eta gauza berriak probatzen jarraitzeko nahiak bultzaturik, Eñaut Elorrietak 'Irteera argiak' diska bikaina atera du. Aspaldiko eta egungo lagun musikarien laguntzaz baliatu da Elorrieta lan hau osatzen duten abesti berriak sortzeko. Elorrietak berak konposaturiko letrez ez ezik, zenbait idazleren testuei musika jarriz ere egin ditu kantak, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionaindia eta José Luis Otamendiren testuei hain zuzen. Berebiziko disko lasaia da, non kanta artistaren oinarria eta obsesio den. Proposamen eszeniko berria ezagutzeko garaia dugu.
Ken Zazpirekin urte asko aritu ostean eta bere ahots propioa bilatu nahian, 2013an Eñaut Elorrietaren ibilbide artistikoan bide berri bat ireki zen 'Deserriko kantak' bakarkako lehen diskoa kaleratzean, Elkar zigilu diskografikoaren pean. Ordutik, bi aldeak uztartu ditu, bakarkako artista gisa eta Ken Zazpiko kide gisa, areto eta antzoki ezberdinetan zehar kontzertu bira garrantzitsu bat eginez.
Zuzeneko emanaldiak oso zainduak dira, eta Eñautek bidaiatzera gonbidatzen du jendea, norberaren barneko kartografian barrena ibiltzera, aldi berean gogoeta eraginez aberriaz eta atzerriaz, bakoitzaren emozioen geografiaz. Deserria bakardadea da, biluztasuna da; sentimendu babes gabeen kontakizuna.
Deserriari ertz guztietatik begiratzen dio Eñaut Elorrietak. Horretarako, bereaz gain hainbat idazle eta poetaren lumaz baliatu da. Haietariko batzuek euren azalean bizi izan dute deserri politikoa; Joseba Sarrionandiak edo Joan Oliverrek, kasu; beste batzuek deserri poetikoari idatzi diote (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga). Gai soziala bezain intimoa den deserria berea egin du Eñaut Elorrietak, hitzekin eta musikarekin lur zati bizigarri bat zedarritu nahian.
Publicidad
Udazkenetik aurrera, Eñaut Elorrietak, beti geldiezin eta musika-abenturei ekiteko gogoarekin, zuzenean interpretatzeko eta gozatzeko asmoarekin sortutako proposamen berria eskaintzen digu. HARIAN izenburupean, Elorrieta agertokira igoko da hari-boskoteak lagunduta, Kaabestri String Ensemble, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatua.
Kontzertu honek aukera bakarra eskaintzen digu Ken Zazpiko abeslariaz gozatzeko beste musika-tesitura batean; horrela, haren ahotsa entzungo dugu bi biolinek, biolak, zelloak eta kontrabaxuak lagunduta eta emanaldi honetarako egindako musika-moldaketekin.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.