Borrar

Ez dakit zenbati gertatzen zaion antzeko zerbait, baina seguru ez naizela bakarra. Askotan gertatzen zait inguruko hainbaten emozioak arrotz egiten zaizkidala eta urruneko pertsonenak are gehiago. Ikusten ditut guztiz hunkituak, tristuraz ala pozez, saltoka edo negar zotinka eta ahalegin handia egin behar izaten dut emozio horien iturburua ulertu ahal izateko, besteekiko enpatia pizteko.

Ikusi ditut milaka pertsona munduan zehar Maradonaren heriotzak hunkituak, malkoetaraino, irrintzika, espantuka eta arrazoira jo behar izan dut gertatzen den hori ulertzeko. Esaten diot neure buruari gizartearen azken mailatik erpinera heldu den norbait zela hildakoa, norberarentzat ezinezko dena lortu duena, norberaren hondamendiarekiko bengantza moduko bat gauzatu duena. Esaten diot neure buruari iritzi guztien arabera aparta izan zela bere esparruan eta batzuek dantzari baten hegaldiak miresten dituztela eta beste batzuek, gehiagok, futbolari baten itzulinguruak.

Baina arrazoiaren argudioen zerrenda luzatuta ere eta hainbatek gehiengoarekin bat egin nahirik egin dituen buru bihurkadak aparte utzita, kosta egiten zait hainbeste emozio nabarmen ulertzea. Bai, onartzen dut, nire ezintasunetako bat izango da hori ere.

Antzeko zerbait gertatzen zait Eguberriek hainbesterengan sortzen duten zirrararekin. Salba ditzagun Eguberriak, ez du inork Eguberria zapuzteko eskubiderik, hori gabe bizitza osoa jartzen zaigu kolokan. Eta horrela izango da askorentzat, baina niri gehiegikeria hutsa iruditzen zait irrika hori.

Horrelakoetan neure barrura begiratzen dut, nire emozioetara jotzen dut, besteenak ulertu ahal izateko. Pentsatzen dut askorentzat neurriz kanpokoak izan daitezkeela nire emozio eta irrikak, jakinda norberaren emozioak gehienetan neurrikoak izaten direla eta gainerakoenak neurriz kanpokoak.

Alferrik, gehienetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emozioen leherketa