Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Duela ez hainbeste, agian duela berrogeita hamar urte, munduko jendearen arteko harremanak ez ziren gaur direnak. Normalean, kultura bakoitza, tribu bakoitza, erdi isolaturik bizi zen edo, gutxienez, iruditzen zait hori esan daitekeela orduko egoera gaurkoarekin alderatzen badugu.
Noski, bazeuden herrien arteko harremanak, are kontinente desberdinetako pertsonen artekoak, baino talde bakoitza, tribu bakoitza homogeneoagoa zen. Adibidez, euskal herritarron ohiturak, hitzaren zentzurik zabalenean, eta aldameneko herrien ohiturak desberdinak ziren.
Besteak beste, bazegoen hemen emozioak adierazteko eta ez adierazteko modu bat. Gure artean emozioak zilegi ziren, nola ez, baina ez ziren zalapartaka adierazten. Emozioak kontrolpean eduki behar ziren, muxuak banaka eman, besarkadak noizean behin. Zeharkako bidea erabiltzen zen emozio baikor nahiz ezkorrak adierazteko.
Ezaguna da, Mitxelenak berak kontatua, honako pasadizoa. Joan zen Mitxelena gudari gerrara, harrapatu zuten faxistek, kartzelan sartu eta heriotzara kondenatu. Pasa zituen gizonak kartzelan dozena erdi urte eta, halako batean, libre utzi zutenean amaren etxera itzuli zen. Jo zuen atea, eta amak semea etxe atarian ikusterakoan hauxe esan omen zuen: «Etorri al zara?». Ez muxu, ez malko, ez besarkada, ez zalapartarik.
Orain, berriz, bistan da guztiok ikasi dugula horrelako egoera baten aurrean zer den gugandik espero dena: negarrak, besarkadak, espantuak, oihuak. Seguruenik telebistan ikasi dugu jokaera hori, tantaka sartu zaigu burmuinetaraino, eredu bihurtu zaigu.
Ez dut esango euskaldunon neurritasun tradizionala bere horretan mantendu behar denik. Seguruenik komenigarriago da emozioen adierazpen argiagoa, esplizituagoa, eskuzabalagoa, askeagoa, ez hain itogarria… Baina, agian oraindik heziketa tradizionalaren atzaparrak soinean nabaritzen ditudalako, iruditzen zait kontu honetan mutur batetik bestera joan garela, pendulua heldu dela beste aldera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.