

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 17 de marzo 2025, 13:46
Aste Santua gero eta gertuago dago, eta behar bezala gozatzen lagunduko diguten planak bilatu behar dira. Jakina, egun horietan jende asko joango da oporretan beste leku batzuetara. Hala ere, hemen geratzen direnentzat, Bilboko Udalak Aste Santuko #GazteKLUBA programako jardueretan parte hartu ahal izateko izena emateko epea zabalduko du asteazken honetan, martxoaren 19an, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dena.
Ea interesdunek zer egin behar duten? Bada, Bilbao Gazte udal erakundearen web orrian eman behar dute izena, eta parte hartzeko #GazteKLUBA txartela eduki beharko dute; doakoa da, eta web orri berean eskuratu daiteke, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
#GazteKLUBA programazioan 23 jarduera eskainiko dira, eta guztira 454 plaza izango dira. Eskola oporretan jaiegun ez diren egunetan egingo dira jarduerak, hala nola irteerak, kirol ekintza, teknologia, arte edo sukaldaritza tailerrak eta japoniar kulturari buruzko aste bat. La Perrera zentroan robotika tailer bat ere egingo da.
#GazteKLUBA egitarauari buruzko informazio zehatza Bilbao Gazteren web orrian eta 620 104 105 telefono zenbakian (08:30etik 14:00etara) eskura daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.