Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mikel Garcia
Viernes, 4 de agosto 2023, 20:24
Emakume pilotari profesionalen lehen klubak, Ados Pilotak, Plazaz Plaza txapelketaren hirugarren edizioa antolatu du abuztuaren 16tik 30era. Finalerdiak Getarian eta Etxaurin izango dira, eta fianala Azkoitian.
Antolatzaileek iazko formatu bera ekarriko dutela adierazi dute. Maila handiko hamasei pilotari lehiatuko dira eta bakoitzak ligaxkako lau partida jokatuko ditu. Pilotariak bi multzotan banatuko dira, eta, aurrekoetan bezala, horietako bakoitzean aurrelari eta atzelari guztiek nahastuta jokatuko dute.
Zehazki, finalerdiak Getarian eta Etxaurin jokatuko dira abuztuaren 16an eta 23an, eta finala hilaren 30ean izango da Azkoitiko Goiko Losa pilotalekuan. Hiru egunak asteazkena dira.
Ados Pilotari buruz, esan dezakegu Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi pilotariek 2021ean sortutako kluba dela, eta emakumezkoen pilota egituratu eta hazteko oinarriak ezartzeko helburuarekin heldu zitzaigula. Hau da, kirol klub profesional honen helburua pilotariek euren jarduera berdintasunez eta duintasunez garatu ahal izateko esparru bat bermatzea da, baita izaera profesionala ematea ere.
Bere sortzaileek behin baino gehiagotan azaldu duten bezala, proiektu hau martxan jarri aurretik denbora dezente zeramaten zerbait egin zitekeela pentsatzen. Izan ere, pilotan urte asko jokatu ondoren, konfinamenduan buelta asko eman zizkioten, lan handia egin zuten, eta azkenean bere fruitua eman du, nahiz eta oraindik bide luzea dagoen egiteko. Hala ere, eta lehenengo bi edizioen ondoren, orain hirugarrena dator. Eta onena opa diegu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.