Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 28 de agosto 2021, 10:09
Emakumezko komikilari talde batek 'Tupust' izeneko liburu ilustratua kaleratu du. Ilustratzaile hauexek 2019an plazaratu zuten lehendabiziko obra. Nahi duen edonork jada hauxe eskuratzeko eskaera egin dezake 18 euroren truke, irailaren 30 bitarte hauxe jasotzeko eskaera epea zabalik egongo delarik. Obra ilustratua honako esteka honetan eskatu daiteke.
Ainara Azpiazu 'Axpi' hernaniarrak plazaratu du beste hainbat emakume komikilari euskaldunekin elkarlanean 'Tupust'. Oraingo honetan autoedizioaren aldeko apustua egin dute. Aipatu bezala, liburua irail amaiera bitarte eskatu ahal izango da, eta, hauxe urriko lehen asteetan banatuko dute Euskal Herrian barrena. Liburuaren lehendabiziko 200 erosleek Ainara Azpiazuren postal bat jasoko dute oroigarri gisa.
Lan honetan orotara 21 egileren 17 obra bildu dituzte, liburu honetan baita hamar egile gonbidatuen lanak aurkeztu ere. Era berean, lehendabiziko alean ni-a kontakizunen ardatza izan bazen, oraingo honetan zu-a izango da lanaren epizentroa. Koloreei dagokienez, berriz, ilustratzaileek laranja eta urdina hautatu dituzte, horiek elkarren osagarri direlako. Aspiazuk gaineratu duenez, bi kolore horiek obrari identitatea gehitzen diote, nolabaiteko batasuna ere ematen diotelarik.
Ainara Azpiazu Aduriz, 'Axpi' Hernaniko komikigile eta ilustratzaile profesionala dugu. Soziologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere marrazkilari ibilbide oparoan hainbat komiki plazaratu ditu Euskal Herriko hedabide ezberdinetan, hala nola, Berrian, Hernaniko Kronikan, Gaur8n, Irrien Ñagunaken eta beste zenbait aldizkaritan. Ilustratzaile lanetan ere ibili da baten baino gehiagotan, horien gehiengoan liburuetarako marrazkiak burutu dituelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.