Borrar
Ainhoa Tirapu Athleticeko atezaina eta Balompié Priscila Borja Real Betiseko aurrelaria Emakumeen Futbol Kluben Elkarteak deitutako prentsaurrekoan. MARISCAL
Emakumezko futbolariek oraindik lan ituna sinatu ez izana aldarrikatu dute

Emakumezko futbolariek oraindik lan ituna sinatu ez izana aldarrikatu dute

KIROLAK ·

Urtarrilaren 15ean zen sinatzekoa Espainiako Ligako emakume futbolarien lehendabiziko lan hitzarmena

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 21 de enero 2020, 22:21

Emakumezko futbolariek oraindik lan ituna sinatu ez izana aldarrikatu dute. Izan ere, urtarrilaren 15ean zen sinatzekoa Espainiako Ligako emakume futbolarien lehendabiziko lan hitzarmena. Ondoren, lan itun honen sinadura urtarrilaren 20ra atzeratzea erabaki zuten.

Astelehenean, urtarrilak 20, bi aldeak berriro ere batzartu ziren baina ez zuten ezertxo ere sinatu. ACFF Espainiako Emakumezkoen Kluben Elkarteak jakinarazi zuenez, hitzarmena sinatzeko bi baldintza konkretu bete beharko dira: batetik, Espainiako Futbol Federazioak ACFFri Elite Programan sartzeko aukera ematea. Hala, Espainiako Lehen Mailako klub bakoitzak milioi erdi euro eskuratuko lituzke. Bigarren Mailako taldeek, aldiz, 100.000 euro jasoko lituzkete; eta, bestetik, Espainiako Federazioak Mediapro telebista katearekin egun dituen istiluak konpontzea.

Hortaz, gatazka hau konpondu bitartean, ez dute edonolako lan itunik sinatuko, eta emakumezko futbolariak eurak babesten dituen lan kontraturik gabe segituko dute. Hala, futbolari ezberdinek honen inguruan duten haserrea eman zuten ezagutzera astelehenean burututako prentsa adierazpen batean. Prentsaurrekoa Madrilen ospatu zen, ordezkaritza batek Espainiako Futbolarien Elkartean (AFE) duen egoitzan, hain zuzen, eta bertan azken hilabeteotan geratutakoaren nondik-norakoak salatu zituzten.

Emakumezkoen ordezkari den Ainhoa Tirapu Atheticeko atezainak nabarmendu zuenez: «Ez dakigu zer gertatzen ari den, alde guztiek baiezkoa eman baldin badute». Tirapuk gaineratu zuenez, hitzarmenak harrezkero sinatuta egon beharko luke, eurei berdin baitzaie nola iristen diren akordioa batera.

Era berean, Tirapuk helarazi zuenez, euren eskubideak inporta zaizkie. Izan ere, gauza asko daude jokoan. Denbora asko igaro da eta emakumezko futbolariak denbora luze honetan hainbat eskubide galtzen ari dira, ez baitira egun kotizatzen ari. Hortaz, edozein neurri hartzea ez dutela baztertuko adierazi zuen, atezain zurigorriak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakumezko futbolariek oraindik lan ituna sinatu ez izana aldarrikatu dute