Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Telebistan lan egin duten emakume guztiek edo bertako langile izan gabe pantailan azaldu den edozein emakumek badaki aipatuko dioten lehen kontua itxurarena dela, janzkera, orrazkera, zangoak tolesteko modua, itxura beti. Batzuetan itxurarena ez da izaten soilik lehen komentarioa, bakarra baizik.
Hori gertatzen zaidanean, batzuetan, hasperen egiten dut eta isildu egiten naiz; beste batzuetan esaten dut ez naizela telebistan lanean ari edertasun casting batean aukeratu nautelako, edo, itxurari buruzko hitzak aditu ondoren, galdetzen dut ea esaldi interesgarririk bota ote dudan. Momentuko aldartearen arabera. Gure ama zenari bakarrik onartzen nion hori inolako protestarik gabe.
Duela gutxi telebistan lanean ari den emakume bat kexatu egin zen taldetxo batean, jendeak beti arropa edo orrazkera aipatzen ziolako. Hizketan ari zena emakume gaztea, ederra eta liraina da, eta aurkezleak platoan mugitzea modan jarri zenetik, ikus daiteke beti takoizko zapatak daramatzala eta arropa prestatzen dionari itsu-itsuan kasu egiten diola.
Esan nion hori telebistan lan egiten dugun emakume guztioi gertatzen zaigula. Ez nion esan arropa hain deigarria jantziko ez balu, negu gorrian mahukarik gabe azalduko ez balitz, diskretuago balitz, agian arreta handiagoa bilduko lukeela hitzetara. Pentsatu nuen ez lukeela mezua ulertuko.
Ez dut ezer telebistan nahiz kalean arropa deigarriak eramaten dituztenen kontra. Txikitan irakatsi ziguten diskrezioa ez da derrigorrezkoa, hautazkoa baizik. Baina hori bada zure aukera, ez kexatu gero zu ikusi aurretik soinean daramazunari erreparatzen badiote.
Arropa aukeratzea jolasa izan daiteke, baita obsesioa ere. Batez ere emakumeontzat, oraindik ere gu baikara itxurari garrantzi handiago ematen diogunak eta kezka hori biderkatu egiten da pantaila bat tartean dagoenean. Horregatik nahiago lan egin irratian edo egunkari batean, askorentzat telebistan azaltzea ametsik gozoena bada ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.