Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Fotolia
Emakumeen ohorea

Emakumeen ohorea

Oso gogorra da irakurtzea emakumeen duintasun eta eskubideen bortxaketak beraien ohorea babestea duela helburu. Matxismoari irmoki egin behar zaio aurre

Miércoles, 11 de enero 2023, 09:03

Afganistaneko gobernuko Hezkuntza ministroak esan du gizonek emakumeen ohorea babestu behar dutela, eta horretarako ez zaiela utzi behar unibertsitatera joaten edo etxetik kanpo lan egiten. Horrela justifikatu du ideologia islamista oso estremista duten talibanen gobernuak emakumeei unibertsitate-ikasketak egitea debekatzea. Sobietar Batasuna 1989an Afganistanetik erretiratu eta gero egon zen gerra zibilean talibanek irabazi zuten. AEBko tropak botatzea ere lortu zuten 2021ean. Populazioaren gehiengoaren apoia dute, antza; auskalo zer pentsatzen duen gehiengo horrek emakumeak etxean edo burkaren azpian entzerratzeaz. Giza eskubideak ezin dira arma bidez inposatu, baina haien urraketen aurrean ekintza positiborik egin daiteke. Hango errefuxiatuei babesa emanez, adibidez. Edo islamaren transmisio eta formakuntzan korronte irekienak sustatu eta apoiatuz. Iranen manifestazio gogorrak egon ziren Masha Amini emakume gaztea komisaria batean hil ostean. Hiyab edo buruzapi islamiarra behar bezala jarrita ez zuelako atxilotu zuten. Protestetan emakume eta gizon askok hartu zuten parte. Horietako batzuk heriotza-zigorra jarri ondoren exekutatu egin dituzte.

Emakumeen eskubideak ez dira, dena dela, herrialde horietan bakarrik urratzen. AEBko Auzitegi Gorenak (non gaur egun epaile oso kontserbadoreek duten gehiengoa) auzitegi horrek berak 1973an abortuari eman zion babes juridikoa kendu egin dio. Hango Alderdi Demokratak zuzen erreakzionatu du abortatzeko eskubidea garantizatzeko lege federal bat onartaraziz. Baina nolanahi ere babes konstituzionala galdu du eskubide horrek. Espainian 49 emakume erail zituzten iaz beste horrenbeste gizonek. Azken egunotan, beste lau emakume erailak. Ikaragarria da. Pentsamolde matxista erradikalak eragiten ditu gehien bat hilketa horiek, alegia emakumea (bikote harremanetan batez ere) gizonaren menpe eta berari obedituz egon behar duela pentsatzeak. Nahiz eta gaur egun minoritarioa den pentsaera hori, oraindik indar handia du, baita belaunaldi gazteetan ere. Nola transmititzen da? Familiek eta erlijioek garrantzi handia dute balioen transmisioan, baina beste bide batzuek ere eragin nabarmena dute: lagun-taldeek, sare sozialek, abestiek, edo bideo-jokuek, esaterako.

Andrew Tatek izugarrizko arrakasta du sare sozialetan, zeintzuen bidez iritzi oso matxistak zabaltzen zituen. Bere Tik Tokeko kanaleko bideoak 11.000 milioi bider ikusi dira. Sexu-esplotazioagatik atxilotua izan da berriki. Nola moztu liteke Tate bezalakoen eragina gazteengan?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakumeen ohorea