Borrar
orea Bilbao diputatua 2018an Bizkaian egindako lehen txapelketan parte hartu zuten pilotarietako batzuekin. BIZKAIKO FORU ANDUNDIA
Emakumeen Larru Paletako II. Bizkaia Txapelketako finala

Emakumeen Larru Paletako II. Bizkaia Txapelketako finala

KIROLAK ·

zurekin

Viernes, 3 de enero 2020, 23:28

Bizkaiko Aldundiak antolaturiko Emakumeen Larru Paletako II. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dute Ane Maiza-Maider Mendizabal eta Amaia Irazustabarrena-Amaia Araiztegi bikoteek larunbatean, urtarrilaren 4an, Bizkaia frontoian, Bilbon. Lau bikotek jokatu dute txapelketa eta finala ETBk emango du, 17:00etan.

Txapelketa abenduaren 13an hasi zen, Larrabetzuko frontoian, eta bi partida jokatu ziren: Leire Galdos eta Leire Etxaniz Ane Isasmendi eta Laura Sáezen kontra, eta Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegi Ane Maiza eta Maider Mendizabalen kontra.

Abenduaren 20an izan zen bigarren jardunaldia, Bizkaia frontoian, eta beste bi partida jokatu ziren: Leire Galdos eta Leire Etxaniz Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegiren kontra, eta Ane Isasmendi eta Laura Sáez Ane Maiza eta Maider Mendizabalen kontra.

Hirugarren jardunaldia abenduaren 27an izan zen, Bizkaia frontoian: Leire Galdos eta Leire Etxaniz Ane Maiza eta Maider Mendizabalen kontra, eta Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegi Ane Isasmendi eta Laura Sáezen kontra.

Azkenean, jardunaldia guztiak jokatuta, Ane Maiza-Maider Mendizabal eta Amaia Irazustabarrena-Amaia Araiztegi bikoteek jokatuko dute finala, larunbatean, urtarrilaren 4an, 17:00etan, Bizkaia frontoian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakumeen Larru Paletako II. Bizkaia Txapelketako finala