Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 31 de enero 2025, 21:42
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Batzordeak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek 'Emakumeak Bizkaian: Aurrerapen eta Sororitateko Ibilbideak' izenburuko lau jardunaldiko zikloa antolatu dute hilabete honetarako, emakumeen etorkizuneko erronkak aztertzeko helburuarekin, besteak beste.
Emakumearen rola eta erronkak ardatz dituen topaketen bosgarren edizioa da, eta Begoña Cava Mesa Deustuko Unibersidadeko historialari eta irakasle emerituaren eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa da koordinatzaile orokorra.
Zikloaren aurkezpenean azaldu dutenez, jardunaldiak otsaileko astearteetan egingo dira, hilaren 4, 11, 18 eta 25ean, eta helburua da emakumeak ikusaraztea, haien aurrerabideari buruzko ebidentziak erakustea eta datozen erronkak mahai ganean jartea, eta horretarako, edizio honetan, zuzenbidean, kulturan, enpresan eta landa eremuan aritzen diran emakumeen adibideak diseinatu ditu antolakuntzak.
Halaber, hainbat esparrutan proiektuak eta lan jarduera egiten ari diren Bizkaiko emakumeen lekukotzak eta esperientziak entzun ahal izango dira, lagungarri izan daitezen emakume erreferenteak bilatzeko kulturan, enpresan, lehen sektorean edo arlo juridikoan, besteak beste.
Jardunaldiak otsaileko astearteetan izango dira, 18.00etatik aurrera, Bizkaiko Batzar Nagusietako hitzaldi aretoan, Bilboko Hurtado de Amezaga kalean. Sarrerea librea eta doakoa izango da aretoa bete arte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.