Adobestoc

Aurtengo 'Emakumeak Zientzian' ekimena Bilbon hasiko da

Egitasmoak 60 jarduera baino gehiago eskainiko ditu hilaren 7tik 14ra Bizkaiko hiriburuan, Donostian eta Gasteizen

Lunes, 20 de enero 2025, 13:05

Maria Salomea Skłodowska-Curie ('Marie Curie'), Ada Lovelace, Caroline Herschel, Barbara McClintock, Rosalind Franklin, Augusta Ada King, Sara Borrell, Gerti Cori, Rosalyn Yalow... Historiak utzi digun emakume zientzialarien zerrenda oso luzea da, baina, haria eten ez dadin, horretan diharduten emakumeen lana ikusarazten jarraitu behar dugu...

Publicidad

Helburu horrekin, 'Emakumeak Zientzian' egitasmoaren bederatzigarren edizioak 60 jarduera baino gehiago eskainiko ditu otsailaren 7tik 14ra Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Izan ere, otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da eta aitzakia horrekin, antolatuko dituzte ekintza ezberdinak. Horietan izena emateko epea irekita dago hemen.

Bada, antolatzaileen arabera, aurten ere jai giroan hasiko da 'Emakumeak Zientzian' egitasmoa Bilbon, otsailaren 6an. Bertan belaunaldi berriak inspiratzeko balioko duen bideoa aurkeztuko da, testigantza gehiago partekatuko dira, eta boluntario guztiak eta erakunde batzuetako ordezkariak elkartuko dira. Gainera, Maitena Salinas aktoreak 'Emakumek Zientzian' ekimenaren hazia nola sortzen den erakutsiko du, hainbat eragileren parte hartzearekin.

Egun horretatik aurrera, adin guztietako jendearentzako jarduerak egingo dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen, hala nola 'Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur' zientzia ekitaldia, ikasleen bisitak ikerketa zentroetara eta tailerrak, emakume ikertzaileen bisitak ikastetxeetako ikasgeletara beren esperientziak kontatzeko, ikerketa zentroak bisitatzeko aukera, mahai inguruak edota gaikako tailerrak.

'Hazia erein'

Guztira, zientzia eta teknologia arloko 35 euskal erakundek egin dute bat proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsi dute, hau da, zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

Publicidad

«Aurtengo edizioaren helburu nagusia 'Hazia erein' kontzeptua nabarmentzea da, zientzian berdintasuna lortzeko bidean ekintza txiki bakoitzak aldea nola marka dezakeen azpimarratuz», jakinarazi dute aurkezpenean ekimenaren sustatzaileek.

Ildo horretan, nabarmendu dute irmoki uste dutela «hitzaldi, tailer edo historia partekatu bakoitzak belaunaldi berriak inspiratzeko gaitasuna duela, eta urtean aste bakar batetik harago doan aldaketa ereiteko ahalmena» duela.

Publicidad

Esan bezala, hori guztia «bideo batean islatuko da, eta helburua da aldaketaren alde lan egiten duten benetako ahotsak publikoari hurbiltzea, genero berdintasunari eta erreferente femeninoen zereginari balioa emanez», esan dute. Izan ere, euren hitztetan, «zientzialari baten lanetik hasi eta neskato batengan pizten den jakin-minaren txinpartaraino, ekarpen bakoitza aldaketa erreal, sakon eta jasangarri bat elikatzen duen hazia da».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad