!['Emakumeak Bizkaian' jardunaldiak zezeileko martitzenetan](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202002/02/media/cortadas/Jornadas%20Mujer%20en%20Bizkaia-k5IH-U1008509616lTE-1248x770@El%20Correo.jpg)
!['Emakumeak Bizkaian' jardunaldiak zezeileko martitzenetan](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202002/02/media/cortadas/Jornadas%20Mujer%20en%20Bizkaia-k5IH-U1008509616lTE-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
ZUREKIN
Sábado, 1 de febrero 2020, 23:02
Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (EAE) Bizkaiko Batzordea alkarregaz arituko dira barriro, emakumeek gizartean beteten daben lekuaren ganean gogoetea egiteko eta eztabaidatzeko konbitea egiten daben jardunaldi interesgarriak eskaintzeko. 'Nolakoak gara, nola ikusten gaituzte' izenburuagaz, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP), igaz lehenengoz eta arrakasta handiz egin zan 'Emakumeak Bizkaian' Jardunaldiaren II. edizinoa antolatu dau.
Jardunaldiek, beste horrenbeste gai jorratuko dituen lau mahai-inguru izango ditue, eta zezeilaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, 18:30etik 20:00etara Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzaren Ekitaldi Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6) egingo dira.
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak eta RSBAP alkarteko Estibaliz Apellanizek, Begoña Cavak, eta Inés Pellónek, jardunaldiak eta igazko jardunaldien berbaldi interesgarriak batzen dituan 'Emakumeak Bizkaian, argi-itzalak' liburua aurkeztu dabe gaur.
Otaduik azaldu dauenez, aurton hizlari guztiak ez dira emakumeak izango. «Gizonezkoak be ekarri gura izan doguz, euren ikuspegia emoteko, bardintasuna guztion artean eregiten da eta. Bizkaiaren erradiografia emongo deuskuen kalidadezko hizlariak eta profesional bikainak dira», azpimarratu dau.
II. jardunaldi horreek, Bizkaiko emakumeek XXI. mende honetan dituen planteamentuen, jakin-minen, rolen eta erronken ganeko ahots eta eretxiak gehitzen jarraituko dabe.
Aurton, emakumeek, alkarren artean zerikusi handirik ez daukien arloetan, kirolean, barrikuntzan, teknologian, sare sozialetan edo kudeaketa sortzailean, hain zuzen be, egin daben beharraren proiekzinoa, aztertu gura da, gai bakotxa emakumeen eta gizonen eretxiakaz jorratuta. 'Nolakoak gara, nola ikusten gaituzte' jardunaldiak, euren eguneroko jardunbide profesionala kirol edo museo munduko kudeaketako, ikerketa zientifikoko, barrikuntza teknologikoko edo hezkuntzako erantzukizuneko lanpostuetan beteten daben emakumeen presentzia izango dau.
Horreen artean dagoz Ainhoa Hernández eskubaloi jokalaria eta munduko azpi-txapelduna, Marta Macho zientzialaria, Bardintasunaren Emakunde sariduna edo Miren Arzallus historialaria, Pariseko Moda Museoaren zuzendaria.
Emakumearen Nazinoarteko Egunaren aurrekari moduan, zezeileko martitzen guztietan gai honeek jorratuko dituen jardunaldiak egingo dira: 'Emakumeak kirolean' (zezeilaren 4an), 'Emakumeak gizartearen erronka handien aurrean' (zezeilaren 11n), 'Emakumeak, gazteria eta gizarte-sareak' (zezeilaren 18an) eta 'Emakumeak, sormen-kudeaketan eta komunikazioan' (zezeilaren 25ean).
EAEko kide eta unibersidadeko doktore diran Inés Pellónek, Eva Arriluceak, Estibaliz Apellanizek eta Begoña Cavak moderatuko ditue lau mahai-inguruak. Hogei hizlari inguruk, gehienak emakumeak, hartuko dabe parte leku guztiak bete arte sarrera librea eukiko daben mahai-inguruetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.