Duela bi urteko Goya sarien aurkezpenean, Andreu Buenafuentek esketx bat egin zuen Groucho Marx imitatuz, eta, bere antzezpen horretan, ironiaz jokatu zuen zuzendari onenaren saria jasotzeko izendatuta zeuden emakume kopuru txikiaren inguruan. «Zinemagintzaren mundua matxista dirudi, baina ez engainatu, benetan matxista da». Esaldi horrek primeran laburtzen du urteetan emakume zinemagileek jasan izan duten diskriminazioa. Zorionez, berdintasuna lortzeko pausuak ematen ari dira.
Publicidad
Donostiako 69. Zinemaldian, adibidez, sail ofizialeko epaimahaiak aktoreak sexuaren arabera bereiziko ez dituela adierazi du. Modu honetan, jaialdiak interpretaziorik onena saritu nahi du, genero bereizketarik gabe, «eraikuntza sozial eta politikoa» besterik ez delako, dio Zinemaldiaren zuzendariak, Jose Luis Rebordinosek. Hemendik aurrera, aktore protagonista onena eta taldeko aktore onena sarituko ditu jaialdiak. Gainera, bere esanetan, aldaketa honek «genero maskulinokoak eta femeninokoak ez diren beste identitate anitzak hartzeko» aukera ematen du.
Zinemaldiaren erabakiak kritikak eragin ditu aktoreen sindikatuen, zineman diharduten emakumeen elkarteen eta feministen artean; izan ere, emakumeek zineman duten ikusgarritasunean atzerapauso bat dela diote. Aktoreen Batasunak gogorarazi duenez, Espainiako filmetako pertsonaien %30a baino ez dira emakumeak. Gainera, urteak bete ahala kopuru hori txikitu egiten dela azaldu du.
Aste honetan bertan, Salma Hayek aktorea arazo honi buruz mintzatu da. Bere film berrian, 'Duro de Cuidar 2', 40 urteko emakume baten rola bete behar zuen eta «ekoizleei proposatu nien 50 urteko emakume baten papera egitea, gainera menopausiatik pasatzen ari zena». Mezua argia da: «Esaten ari garena da emakumeentzat ez dagoela iraungitze datarik», dio Hayekek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.