Maria Rivero abeslariak BEST topaketan eta Euskaraldian parte hartzera animatzen ditu herritarrak E.C.

«Emakume Sortzaileen Topaketan ertzetan dauden emakumeak erdigunera eramaten saiatuko gara»

María Rivero, abeslaria ·

Maria Rivero abeslaria izateaz gain, BEST topaketaren lehenengo edizioaren antolakuntzaren parte da, larunbat honetan Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dena

NAHIKARI CAYADO

Miércoles, 16 de noviembre 2022, 16:54

Emakumea, euskalduna eta musikaria da María Rivero, «triple mortala» bere esanetan. Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu du larunbat honetan Bilbon 'Zelako Kultur Ideiak' kooperatibarekin batera. Bertan, sarea osatu, elkarren berri izan, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatu eta ertzetan daudenak erdigunera eramatea izango dira burutuko diren helburu ... nagusiak. Gainera, Euskaraldian parte hartzera animatzen ditu ere herritarrak: «Aukera bikaina da gure ohiturak aldatzeko», dio.

Publicidad

-Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa (BEST) ospatuko da lehenengoz larunbat honetan Bilbon. Zertan datza?

-Bizkaian bizi edo lanean ari diren emakume sortzaileak batu nahi ditugu bertan. Topaketa gune bat izango da, abiapuntu bat. Bertan elkar ezagutzeko aukera izango dugu, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzeko gunea eskaintzen dugun aldi berean. Sareak eratu nahi ditugu emakume sortzaile guztiekin batera. Izan ere, emakume sortzaileak egon badaude, baina ez ditugu ezagutzen.

-Zer aurkituko dute larunbatean Euskalduna Jauregira hurbiltzen direnak?

-Ekimenean literatura, musika, zinmegintza eta arte dramatikoan adituak diren emakume ezberdinek parte hartuko dute. Ni ere bertan egongo naiz, musikaria naizelako. Goizean hitzak hartuko du garranzia. Hortara, gai ezberdinak jorratzeko hainbat mahai-inguru egongo dira, hiru esparrutan banatuta egongo direnak: aste eszenikoak, musika eta literatura. Arratsaldean, aldiz, hitzetatik ekintzetara pasako gara. Bertaratzen direnek poesia errezitaldiez, kontzertu akustikoez eta antzezlan ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

Askok esaten dute Bizkaian ez dagoela emakume sortzailerik, eta hori ez da horrela. Noski daudela, gauza da ez ditugula haien identitatea, izena edo adina ezagutze

- Zerk sustatu du BEST egitasmoaren sorrera?

-'Zelako Kultur Ideiak' izeneko gure kooperatibatik emakume sortzaileak identifikatzeko beharra sentitu genuen. Askok esaten dute Bizkaian ez dagoela emakume sortzailerik, eta hori ez da horrela. Noski daudela, gauza da ez ditugula haien identitatea, izena edo adina ezagutzen. Ez dago haiei buruzko datu ofizialik. Beraz, eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa hau sortu dugu. Esan bezala, helburua gure artean sareak eratzea izango litzateke.

- Nola egin behar dute interesdunek bertan parte hartzeko?

-Best.eus webgunearen barruan eman dezakete izena oso erraz. Bertan asistentzia aukera ezberdinak aurkituko dituzte, goizeko topaketara edo arratsaldekora bakarrik joan nahi dutenentzat, adibidez. Gainera, eta etorri ezin direnentzat, zenbait ekintza 'streaming' bidez ikusteko aukera egongo da ere.

Publicidad

-Lehenengo deialdi honetan Maurizia Aldeiturriaga omenduko duzue.

-Bai. Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzaile eta abeslari handia izan zen. Uste dugu erreferente handia izan zela. Garai hartan ez zeuden plazaren erdian jartzen ziren emakume asko. Horregatik, ausartu zirenak, plazaz plaza aurkeztu zirenak, omendu behar ditugu. Ezagutarazi egin behar ditugu. Gure leloak dioenez, 'ezagutzen ez dena ezin da maitatu, ezin da miretsi, ezin da kontatu...' Gainera, uste dugu oso garrantzitsua dela ere etorkizuneko belaunaldientzat, ikus dezaten beraiek baino aurretik beste emakume batzuk ibili izan direla ere lanbide horretan edo bestean.

-Zer mezu bidaliko zenieke Bizkaiko emakume sortzaileei?

-Asko gustatuko litzaiguke Euskalduna Jauregia emakume sortzailez betetzea, beraz etortzera animatzen ditugu. Beste alde batetik, gure Instagram kontuaren bidez jar daitezke kontaktuan ere, 'bestopaketak' izenekoa. Sare sozialaren bidez ezagutarazi egingo ditugu, eta hori da garrantzitsuena. Gu bagabiltza perfilak identifikatzen, sarea handitzen eta datu base bat sortzen. Eta zenbait eta geihago izan, hobeto.

Publicidad

Asko gustatuko litzaiguke Euskalduna Jauregia emakume sortzailez betetzea, beraz etortzera animatzen ditugu

«Aukera ezberdin bat

- Nola da emakumea, euskalduna eta sortzailea izatea?

-Triple mortal bat dela esango nuke. Baina ez da berdina gertatzen esparru guztietan, hau da, ez da berdina musikaria, emakumea eta euskalduna izatea edota bertsolaria, emakumea eta euskalduna izatea. Horregatik identifikatu behar ditugu denon artean amankomunean dauzkagun puntuak. Baina nire kasuan, Balmasedan bizi naizela, oso euskalduna ez den herri bat, aukera bat bezala ikusten dut euskaraz abestearena. Egia da gu ertzetan bizi garela, ez gaude erdigunean, telebistan edo festibaletan ikusten den bezala. Eta hori erronka bat da.

-Egia da zuk beti abestu izan duzula euskaraz. Zergatik?

-Esan dudan bezala, nik beti ikusi dut euskara aukera ezberdin bat bezala. Esfortzu oso handia egin zuten nire gurasoek nik hizkuntza hau ikasi ahal izateko, beraiek ez dakitelako. Gainera, euskaraz abestea nire herria gertutik ezagutzeko beste modu bat dela sentitzen dut. Ni euskaraz bizi naiz eta esan dezaket horri esker beste mundu bat zabaldu zaidala. Egia da jendeak uste duela euskaraz abesteagatik ate asko zarratzen ditudala, baina hori da beraiek zentralitate horretan bizi direlako. Gu ertzetan gaude eta erdigunera eramateko aukera da larunbateko Bizkaiko Emakume Sortzaileen ekimena.

Publicidad

-Euskaraldian parte hartuko duzu?

-Bai, noski. Etxean denok parte hartuko dugu, ahobizi eta belarriprest izango gara. Oso ekimen garrantzitsua iruditzen zait Euskaraldia. Aukera bikaina da gure ohiturak aldatzeko. Gainera, txapari esker badakigu norekin hitz egin dezakegun euskaraz eta norekin ez, ohitura aldaketa hori errazagoa eginez. Nire ustez, ekimenak eskaintzen dizkigun inertzia guzti horiek aprobetxatu beharko genituzke. Pertsona berarekin hitzkuntza bakarra hitz egiten badugu, gero kostatu egiten zaigu beste hizkuntza batean hitz egitea. Eta begira, nire herrian uste nuen baino pertsona gehiagok dakite euskaraz, eta Euskaraldiaren lehenengo ediziotik hona, euskaraz hitz egiten dut beraiekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad