Zurekin
Miércoles, 31 de julio 2024, 07:01
Bermeoko Udaleko Kirol Sailak sustatuta, irailean martxan hasiko da Emakume Korrikalarien Taldea. Proiektu honen helburu nagusia da emakumeak ariketa fisikoa egitera animatzea. Kirol saileko arduradunek azaldu dutenez, ahalduntze prozesu baten hasiera izan daiteke: «Guk emakumeei baliabideak emanez, autonomia lor dezakete, gura dutenean korri egitera joan daitezen».
Publicidad
Horrez gain, Emakume Korrikalarien Taldeko partaide diren emakumeen artean harremana sortzea eta sozializazio esparrua zabaltzea ere badu helburu; «etxeko, familiako edo laneko esparrutik atera eta euren burua zaintzeko, taldearen berotasunean, gustuko duten zerbait eginez».
Osasun fisikoak eman dezakeen bizi kalitatetik hasita, kirolaren garrantziaren berri emango zaie parte-hartzaileei, eta horretarako lanabesak emango zaizkie. Ondoren, lasterketen munduan hastea edo ez euren esku egongo da. Etorkizunera begira, kirol sailetik talde egonkor bat osatzea aurreikusten da.
Dagoeneko 2024/25 ikasturterako kronograma diseinatuta dago. Lehenengo saioa irailaren 21ean izango da, 10:00etan. Beraz, emakumea bazara eta korrika egitea gustuko baduzu, dagoeneko izena eman dezakezu kirol saileko bulego birtualaren bitartez. Parte-hartzaileek korrikan aditua den pertsona bat izango dute bidelagun, entrenamenduetan lagundu eta mota guztietako gomendioetarako. Ipini oinetako erosoak eta animo! Gainera, udako gehiegikeriei aurre egiteko modu bat ere izan daiteke. Udan kilotxo batzuk harrapatzen ditugulako eta 'arazoari' irtenbidetxo bat emateko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.