Borrar
Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria. Felix Morqucho
Emakume bertsolariak

Emakume bertsolariak

Plazaz plaza bertsotan aritzen edo aritu izan diren emakumeen hitzak jasota, Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' liburuaren irakurleak ikusiko du zer nolako arazoei aurre egin behar izen dieten esparru horretan leku bat lortzeko

Lunes, 21 de octubre 2019, 22:19

Uxue Alberdik 'Kontrako eztarritik' izenburuko liburu honetan emakume bertsolarien egoera azaleratzen du ikuspuntu feministatik eta haietako batzuen testigantzan oinarrituta. Plazaz plaza bertsotan aritzen edo aritu izan diren emakumeen hitzak jasota irakurleak ikusiko du zer nolako arazoei aurre egin behar izen dieten esparru horretan leku bat lortzeko. Kontu ezaguna da esparru publikoa tradizionalki gizonezkoei egokitu izan zaiela, esparru pribatua emakumezko esparru naturaltzat hartzen zen bitartean, hizkuntzak berak erakusten duen bezala ('plazagizon' esamoldea existitzen zen, baina 'plazandre' guztiz berria da, eta OEHn on-lineko bertsioan, adibidez, ez du emaitzarik eskaintzen). Esparru publiko horretan tokia lortzeko emakumeak askotan sarkin moduan sentitu dira, edo sentiarazi diete, hor egotea besteren kontzesioa izango balitz bezala. Edonola ere, egoera poliki-poliki aldatuz doa eta liburuan aipatzen diren datuak kontuan hartzera, gaur egun bertsolaritzan aritzen direnetatik %25 emakumeak dira.

Kontrako eztarritik

  • Egilea Uxue Alberdi.

  • Argitaletxea: Susa. 184 orr. 14 euro

Hainbat gai jorratzen dira Alberdiren liburuan, baina gehienak bi alor nagusi hauetan bildu daitezkeela ematen du, biak ala biak estu lotuta daudelarik: lehenengoa, dagoeneko aipatu den esparru publiko eta pribatuaren arteko kontrajarpena, eta banaketa honetan tradizionalki emakumeei betearazi zaien lekua; eta bigarrena, emakumeak 'besteak' izatea. Lehenengoa begi-bistakoa da, eta horrexegatik alor horretan gertatzen dena arazorik gabe antzeman daiteke. Bigarrena sotilagoa izanik, horren eragina sakonagoa da, askotan nabarmena ez den aldetik. 'Besteak' bezala identifikatzen diren taldeak (kasu honetan emakumeak), ez dira unibertsalizatzen, esan nahi da, emakumeak emakumeen ordezkotzat bakarrik hartzen dira, ez pertsonen ordezkotzat; eta kontrakoa ere, ez dira indibidualizatzen, emakumeak emakume direlako hartzen dira kontuan, eta ez norbanakoak. Bi indar horien artean kokatzen da emakumeen presentzia publikoa.

Liburu honetan Alberdik oso ondo erakusten ditu egora kontraesankorrak, emakume bertsolari bakoitzaren hitzak zintzotasunez errespetatuz eta interpretazioak planteamendu teoriko sendoan ondo bermatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakume bertsolariak