Borrar
Pamielak argitaratutako 'Bagara' bildumako ilustrazio bat
Emakume artistak ezagutarazteko liburuak

Emakume artistak ezagutarazteko liburuak

Bagara saila, Pamiela ·

Haizea Barcenillak eta Garazi Ansak 'Bagara' bilduma kaleratu dute, umeen hazkuntzan emakume artistak modu natural batean uztartzeko. Aurkezpena ostegun honetan izango da, 12.00etan, Durangoko Museoan

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 8 de diciembre 2022, 09:28

Emakumeek ezagutzaren eta kulturaren sorreran parte hartu dute gizadiaren hasieratik, baina, hala ere, ikusezinak izan dira, baztertuak hezkuntzaren ikuspuntutik. Haien izenak, obrak edo lorpenak ez dira gure liburuen parte izan..., orain arte. Haizea Barcenillak eta Garazi Ansak 'Bagara' izeneko bilduma ilustratua sortu dute Pamiela argitaletxearekin batera. Asmoa, emakume artisten ezagutza helaraztea eta haien gaineko ezagutza transmititzea. «Euskal Herriko emakumeak ikustarazi behar genituela sentitzen genuen, oso ezezagunak direlako. Ez dauzkate lan asko ikusgarri espazio publikoetan eta ezta museoetan ere. Horregatik bururatu zitzaigun haurtzarotik horiek ezagutzera ematea, oso proiektu polita dela uste dugu», azaldu du Barcenillak.Aurkezpena ostegun honetan izango da, 12.00etan, Durangoko Museoan, Azokaren baitan.

Izan ere, umeei zuzentzeak bi helburu ditu: alde batetik, umeen hazkuntzan emakume artistak modu natural batean uztartzea, baina bestetik, umeekin egiten duten irakurketaren bitartez, gurasoei ere beste erreferentzia batzuk ematea. Hori dela eta, bildumako ipuin bakoitza emakumezko euskal artista batean oinarritu da: Esther Ferrer, Mari Paz Jiménez eta Rosa Valverde. Halaber, liburu bakoitzean gaur egungo idazle eta ilustratzaile batek parte hartu dute. «Ez dira liburu biografikoak, artistaren bizitza kontatzen duteneak. Horietan artistaren lan egiteko modua, artea egiteko modua, ezagutzera ematen da, betiere umeei begira, artelanetik eta pentsaera artistikotik bideratuta», adierazi du bildumaren zuzendariak.

Ferrer, Jiménez eta Valverde

Lehenengo lanaren protagonista Esther Ferrer izan zen, eta Aintzane Usandizaga idazlea eta Aran Santamaria ilustratzailea izan ziren liburua egitearen arduradunak. Barcenillaren esanetan, Ferrer Euskal Herriko emakume artista «biziena eta onartuena» da, baina uste duenez ere, «ez da sozialki oso ezaguna». «Agian bere izena ezagutu dezakete askok, baina bere lana ez», gaineratu du. Euskal Herriko artista da bera, egun Parisen bizi dena. Nazioartean erreferentea da, eta performancearen, eskulturaren edo instalazioen esparruan garatzen du bere lana. Bere lan artistikoa 1960ko hamarkadako praktika feminista, minimalismo eta ekintzaren artetik sortu ziren mutazioen barruan kokatzen da.

Bigarren liburua bestalde, Mari Paz Jiménez artistaren pintura lanetan zentratzen da. Bagara bildumako zuzendariaren arabera, «artista izugarri inportantea izan zen Euskal Herriko arte garaikidean. Nahiz eta ikerketa asko dauzkan, eta horietako asko museoetan dauden, erabat ezezaguna da jendartean». Azpimarratzan duenez gainera, bere pinturak alderdi oso interesgarriak ditu, garaikideak dira eta Euskal Herriko historian funtsezkoak. Bada, 50. hamarkadaren amaieran Euskal Herriko lehen pintura abstraktua burutzen hasi zen.

Bere inguruko hausnarketa egiteko, Elena Olave idazlearen testuak eta Irrimarra bikote sortzailearen irudiak irabili dira. Hirugarren, eta monetuz Bagara bildumako azkeneko liburua bestetik, Rosa Valverde artisatri zuzendua dago. Oraindik inprentan dago eta Maialen Lujanbio bertsolariaren letrek eta Arrate Rodriguez ilustratzailearen lanek osotzen dute.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakume artistak ezagutarazteko liburuak