irati alonso
Martes, 21 de diciembre 2021, 20:15
Badakizu zein den munduko kanturik alaiena? Eta nork landatu dituen 30 milioi zuhaitz baino gehiago? Edo nor izan zen Etiopiako lehen emakume lehendakaria?
Publicidad
Guretzat ezezagunak diren eta inspirazio izan daitezkeen milaka emakume bizi dira munduan zehar eta askotan hain urrun ikusten ditugun afrikarrak dira hainbat. Pobrezia eta desparekotasuna nagusi diren lurraldean herriaren eta emakumeen eskubideen alde borrokatzen dira asko, haien lana ezagutzera eman ez den arren. Hau aldatu eta emakume hauek egiten duten lana plazaratzeko helburuz Nazio Elkartasuna erakundeak, Bizkaiko ForuAldundiaren laguntzaz, 'Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak' erakusketa jarri du martxan. Euskal Herriko hainbat herrietan zehar ibili da istorio hauek zabaltzen eta orain Barakaldora heldu da, Gurutzetako Kultur Etxean izango dela urtarrilaren 9ra arte.
Bederatzi emakumeen lorpenak azaltzen ditu erakusketak, Susana Martin artistak egindako bakoitzaren marrazki bat eta bere bizitzaren laburpen txiki bat agertzen dela. «Historiako hainbat momentuetan garrantzitsuak izan diren emakumeek osatzen dute erakusketa, helburuak eta ametsak lortzeko indarra transmititzen dutenak», azaltzen du Ainhoa Fonsecak, erakusketako arduradunak. «Desparekotasun testuinguruan emakumeen eta gizartearen aldeko lana egiten duten pertsonak dira, hainbat alorretan mugitzen direnak: ekologia, politika, musika, hezkuntza...», gehitzen du.
«Gaur egun afrikar kontinentearekiko dugun irudia osatugabea da, ez da erreala, hainbat datu falta dira. Horregatik oso garrantzitsua da jendeak emakume hauek ezagutzea, haien istorioetara hurbiltzea eta beste hainbaten lorpen deskubritzea», azpimarratzen du arduradunak. «Mota honetako tresnek imaginario koletiboa aldatzeko balio dezakete, izan ere, emakume hauek erreferente dira», dio Fonsecak.
Non Gurutzetako Kultur Etxea
Noiz Urtarrilaren 9ra arte
Sarrera Librea
Alor ezberdinetako emakumeek osatzen dute erakusketa. Haien artean Miriam Makebaren istorioa ezagutu daiteke. Makeba Grammy sari bat irabazi zuen lehen emakume beltza izan zen. 1932an jaio zen Johannesburgon, Hegoafrikan. Hirian aldiri batean hasi zen kantatzen, bere kulturaniztasun eta bizitasunagatik Apartheidaren gobernuak biztanle beltz guztiak handik kanporatu aurretik. Bere taldea sortu zuen, The Skylarks, emakume hutsez osatua, eta 50eko hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan egindako bira arrakastatsu batek ospetsu bihurtu zuen.1963an Apartheidari buruzko lekukotza eman zuen Nazio Batuetan eta adierazpen horren ondorioz Hegoafrikako gobernuak bere disko guztiak debekatu zituen eta ez zioten itzultzen utzi. Erbesteratua egon zen ia hogeita hamar urtez.
Publicidad
Wangari Maathaik egindako lana ere ikusi daiteke Barakaldon. Biologoa, politikaria eta emakumeen eskubideen eta garapen jasangarriaren aldeko ekintzailea, espetxeratua izan zen eta 2004an Bakearen Nobel Saria irabazi zuen lehen emakume afrikarra bihurtu zen. «Ezin gara egon eserita ikusten nola gure seme-alabak gosez hiltzen ari diren», ideiarekin sortu zuen Gerriko Berdearen mugimendua, zuhaitzak landatzen dituenak jendearen bizi-baldintzak hobetzeko. Programa hori emakumeek eta emakumeentzat egina izan da nagusiki, eta Afrikako herrialde askotara zabaldu da. Martxan jarri zenetik, 30 milioitik gora zuhaitz landatu dituzte.
erakusketa
Nkosozana Dlamini Zuma medikuak ordea izugarrizko ahaleginak egin zituen emakume eta askatasunen ahalduntzean. Politikaria eta Apartheidaren aurkako ekintzailea, 1949an jaio zen Hegoafrikan, non 1994an Mandelaren gobernu demokratiko berriko osasun ministro izendatua izan zen, eta gero Kanpo Harremanetako ministroa. Halaber, Afrikar Batasunaren Batzordeko lehen emakume presidentea izan da medikua.
Publicidad
Politikaren munduan ere, Sahle-Work Zwede aipatu beharra dago, Etiopiako lehen emakumezko presidentea. Borrokalari nekaezina, argi utzi zuen hasieratik munduari bidali beharreko mezua: «Norbaitek uste badu asko hitz egiten dudala emakumeei buruz, itxaron dezala esateko dudan guztia entzun arte». Ikurtzat jotzen da Garapen Jasangarriko Helburuen aldeko borrokan. 2011n NBEk Nairobin duen bulegoko lehen zuzendari nagusi bihurtu zen. 2018an aldiz, idazkari nagusiaren ordezkari berezi izendatutako lehen emakumea izan zen Afrikar Batasunaren aurrean. «Ezinezkoa da Garapen Jasangarriko 17 Helburuak lortzea gizateria erdiaren erabateko parte-hartzerik gabe. Gaur, genero berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea dira gure jardueren helburu nagusiak», aldarrikatzen du.
Baina ez dira bizipen hauetan geratzen. Nazioarteko Elkartasuna erakundeak haien webgunean 'Zein emakumek inspiratzen zaitu zu?' atala ireki du. Honetan, amak, lagun batek, txikitako irakasleak, edo inspirazio izan den edozein emakumeren istorioa kontatzeko aukera ematen da. «Tresna honen bitartez espazio interaktibo bat sortu nahi izan dugu, zeinetan erakusketa ikusi dutenek haien egunerokoan sare sozialetan edo medioen bitartez ezagutu duten edota haien bizitzaren parte diren emakumeen lorpenen berri eman daiteke», azaltzen du Fonsecak.
Publicidad
salaketa
Helburua, erakusketan gertatzen den moduan, «izenak eta istorioak ezagutzera ematea da, gerora inspirazio izan ahal direnak». Horretarako, asmoa sare sozialetan elkarbanatzea da. Afrikarrak edo munduko edozein lurraldetakoak, emakume guztiek dute lekua txoko honetan. «Erakusketa bisitatzera eta ekintza honetan parte hartzera animatzen dut. Oso erabilgarria izan daiteke», dio arduradunak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.