Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 24 de enero 2024
Elkar Fundazioak bere ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 16. edizioa aurkeztu berri du. Ekimenaren helburua haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea da, eta, aurreko urteetan bezala, oraingoan ere, adinaren arabera hiru modalitate antolatu dira. Nola entregatu behar dituzten euren lanak? Bada, edozein elkar liburu-dendetan; Euskal kulturgintza S.A- Haizpea Poligonora, 1 20150 Aduna helbidera bidaliz; edo postdata.elkar.eus atarira igoz. Kasu guztietan lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 22a izango da
Aukerei dagokienez, Haur Hezkuntzako 4. mailatik hasita Lehen Hezkuntzako 4. maila arte Jon Ander Urkiagak idatzitako 'Azeri ase ezina' ipuina ilustratu beharko dute. Lan horretan oinarrituta egindako ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira, eta margo mota eta teknika guztiak onartuko dira. Parte-hartaileei dagokienez, hiru azpi atal egongo dira lehen deialdi honetan, adina kontuan hartuta: A maila, HH 4 eta 5; B maila, LH 1 eta 2; eta C maila, LH 3 eta 4.
Bestetik, Lehen Hezkuntzako 5. mailako haurretatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara Raquel Samitierrek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. Oinarrietan zehaztuta dagoenez ordenagailuz eta euskaraz idatziak izan beharko dute eta orrialde bakarrean. Gehiagotan aurkeztuz gero ez da onartuko. Kasu honetan ere bi kurtsok osatuko dute maila bakoitza: LH 5 eta 6, batetik; eta DBH 1 eta 2, bestetik.
Azkenik, DBH 3 eta 4. mailako ikasleek atal bakarrean lehiatuko dira. Raquel Samitierrek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (mezutxo bat botilan) komikia hasieratik sortzea da erronka, A4 tamainako orrialde batean aurkeztuta.
Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango dira ere. Hemen oinarri eta xehetasun guztiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.