Borrar
Elkar
Elkar-en haur eta gazteentzako ilustrazio eta ipuin lehiaketa, azken txanpan

Elkar-en haur eta gazteentzako ilustrazio eta ipuin lehiaketa, azken txanpan

Hamabostgarren edizio honek irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatu nahi ditu. Sari ederrak daude eskuragarri

Leire Larrazabal

Lunes, 17 de abril 2023

Ez loak hartu! Azken egunak dira eta! Ostegunean, apirilaren 20an, bukatuko da Elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, 15. ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera.

Gogoan izan aurten eginbeharrekoak zeintzuk diren: Esti Vivancok idatzitako 'Nora joan da Nora?' ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Koxkorragoek, berriz, Alex Orbek sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Azkenik eta nobedade gisa, aurten lehiaketako helduenek, bi aukera izango dituzte: Alex Orbek hasitako komikiari jarraipena ematea edo beronen gaia mantenduz, hau da, txango bat, komikia hasieratik sortzea.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango ditu aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak ikuskizun batekin sarituko du ikastetxe parte-hartzaileetako bat.

Ipuinak, ilustrazioak eta komiki ala binetak aurkezteko epea ostegunean bukatzen da. Informazio gehiago behar izanez gero, jo atari honetara, idatzi lehiaketa@elkar.eus helbidera edo dei egin 943 310 301 telefono zenbakira. Ez dago aitzakiarik ez parte hartzeko, ziurrenik zure irudimenak lagunduko dizula.

Urtero, bataz beste, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 10.000 haur eta gazteek parte hartzen dute, ilustrazioak, ipuinak eta komikiak bidaliz. Beraz, lehiaketa honek badauka ibilbidea, eta jende ugari animatzen da ekimenean parte hartzera, sariak ere oso interesgarriak izaten direlako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Elkar-en haur eta gazteentzako ilustrazio eta ipuin lehiaketa, azken txanpan