Ekimenaren kartela.

Elkar Fundazioaren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketara aurkezteko epea zabalik, apirilaren 16ra arte

Aurtengoa hamahirugarren edizioa izango da eta hiru modalitate izango dira, haur eta gazteen adinaren arabera

Paul Picado

Jueves, 21 de enero 2021, 19:48

Elkar Fundazioaren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamahirugarren edizioa abian jarri dute dagoeneko. Lehiaketaren helburua da haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea, eta horretarako hain zuzen ere hiru modalitateko lehiaketa prestatu dute, haurren eta gazteen adinarena arabera. Alde batetik, 'Ipuin ilustratua' delakoa; bestetik, 'Ilustrazioa ipuin bilakatu' izenekoa, eta azkenik, 'Komikia edo bineta sortu'.

Publicidad

Ipuin ilustratuen modalitatean, Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek parte har dezakete. Dena den, modalitate honetan, hiru maila bereizi dituzte: A (HHko 4. eta 5. mailako ikasleentzat), B (LHko 1. eta 2. mailakoentzat) eta C (LHko 3. eta 4. mailakoentzat). Kasu honetan, Lur Gallastegik idatzitako 'Munduari bira pastel batean' izeneko ipuina irudiz hornitu beharko dute.

'Ilustrazioa ipuin bilakatu' modalitatearen barruan bi maila daude. Alde batetik, D maila (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat), eta bestetik, E maila (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat). Modalitate honetan, Adur Larreak egindako ilustrazioarekin ipuin bat egin beharko dute. Ipuin guztiek euskaraz idatzita egon beharko dute.

Azkenik, 'Komikia edo bineta sortu' modalitatean maila bakar bat egongo da, F maila hain zuzen ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Kasu honetan euskaraz ere idatzita egon beharko dute sortzen dituzten komikiak edo binetak.

Egindako lan guztiak Elkar liburu-dendetan entregatu ahalko dira. Baina beste bi aukera ere badaude: Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bidaltzea, 'Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa' adieraziz, edo ilustrazioa edo ipuina eskaneatu eta postdata.elkar.eus webgunera igo. Lehiaketari buruzko informazioa hemen eskura daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad