Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 10 de mayo 2022, 16:43
Elkar Fundazioak 50 urte bete ditu gure artean. Hala, egoitza berria estreinatu dute Adunan (Gipuzkoa), bere jardunaren nondik-norakoen berri gizartea informatzea helburutzat hartuta. Hori dela medio, euskal eragileen aurrean datozen urteotan hainbat egitasmo berri abiaraztea izango dute erronkatzat.
Izan ere, mende erdi igaro da Joseba Jaka gaztea etxez etxeko salmentak egiten hasi zenetik, gaur egun taldeak Euskal Herrian nahiz estatu mailan dituen egiturak, lankidetzak, proiektuak eta erronkak ugariak direlarik. Bere sorreratik liburuaren balio kate osoa antolatzea izan dute xedetzat, hala nola, argitalpena, banaketa eta salmenta.
Halaxe mantendu da gaur egunera arte, eta, etorkizunera begira, taldearen erronkak ere bide berbera jarraituko dute. Elkar Fundazioaren baitan Elkar Argitaletxea sortu zen 90. hamarkadan. Elkar Fundazioa da argitaletxearen jabea, baita beste hauena ere: Ttarttalo, Oihuka, Sua edizioak, Elkar Banaketa eta Elkar liburu denda sarea.
Urteurrenaren baitan antolatutako egitasmoak maiatzaren 26an izango dira, bi garaikur banatuko dituztelarik, Ibilbideari Elkar saria eta Joseba Jaka beka, tarteko. Azken hauxe bi urtetik behin banatzen dute, eta, aurten, musika proiektuak laguntzeko baliatuko dute eta Ines Osinaga izango da honen onuraduna, 'Itsasoa da bide bakarra' izeneko egitasmo musikala landuko duelarik.
1996. urtetik banatzen du Elkar Fundazioak urtero ematen den Ibilbideari Elkar saria. Aurten bi eragilek jasoko dute, Elhuyarrek eta Udako Euskal Unibertsitateak, hain zuzen ere. Izan ere, bi erakunde horiek ere aurten 50 urte beteko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.