Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Lunes, 22 de mayo 2023
Sari bikoitza. Elkar Fundazioak Ikastolen Elkarteari emango dio 'Ibilbideari' saria, eta Eusko Ikaskuntzari 'Proiektuari' saria. Sari banaketa maiatzaren 25ean izango da, Adunan, 19.00etatik aurrera. Gainera, ekitaldian, omenaldia eskainiko zaio hil berria den Joan Mari Irigoien idazleari.
Batetik, Ikastolen Elkartea nazio mailako erakundea da, Euskal Herriko zazpi lurraldeak bere baitan hartzen dituena, eta juridikoki interes ekonomikoko europar elkarte gisa egituratua. «Ikastolen sarea eta Ikastolen Elkartea Euskal Herriko hezkuntza euskalduntzen joateko ernamuina izan ziren pasa den mendeko 60 eta 70eko hamarkadetan. Haien ekarpena ezinbestekoa izan da hezkuntza euskaldunaren bidean eta euskararen berreskurapenerakoan, beste hainbat eragilerekin batera», gogoratzen dute Elkar Fundaziotik.
Halaber, «ikastolek hezkuntza euskalduntzeko egindako ekarpenaren parte da eskolarako materiala sortzeko egindako lana, eta horretan aipatzekoa da 70eko hamarkadatik aurrera Ikastolen Elkartearen eta Elkar Taldearen artean izandako harremana, non erakunde bakoitzak bere jakintza eta baliabideak jarrita, euskal curriculuma erreferente duen ikasmateriala eskaini dioten hezkuntza komunitate osoari, Euskal Herrian eta euskaraz sortutako materiala», gaineratzen dute.
Bestetik, Eusko Ikaskuntzak erdietsiko du 2023ko 'Proiektuari' saria, 'Kultur politiken azterketa' garatzeko. Eusko Ikaskuntza 2021etik lantzen dabilen 'Eskubide Kulturalak: Parte-hartze eta Gobernantzarako politikak' lan eta ikerketa lerroaren baitan txertatzen da egitasmoa. Elkarretik diotenez, «euskal kultura nabarmen baldintzatzen du txikia eta gutxitua izateak, eta XXI. mendeko munduan are eta konplikatuagoa izaten ari da haren garapena, transmisioa eta biziraupena bera».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.