Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRRIUGARTE
Lunes, 16 de marzo 2020, 22:32
Elkar argitaletxeak etxeko txikienei bideratutako Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa jarri du abian. Egitasmoak ume eta gazteen artean sormena eta irakurzaletasuna bultzatzea du xede. Izan ere, COVID-19 birusaren pandemiaren harira, ume eta gazteak ez aspertzeko zerbaitetan eman beharko dituzte egunak, eta hau aukera paregabea da.
Ekimen hau hiru modalitate ezberdinek osatzen dute, hala nola, ipuina ilustratu, ilustrazioa ipuin bihurtu edota komiki edo bineta bat sortu. Hauek adin tarte orok ekimenean esku har dezaten osatu dute. Urtero idazle eta ilustratzaile esanguratsuen laguntza jasotzen dute. Aurten, esaterako, Paddy Rekalderen ipuina eta Mai Egurzaren marrazkia izan dituzte oinarritzat.
Ipuin ilustraketaren modalitatea Haur Hezkuntzakoentzat eta Lehen Hezkuntzako 4. mailara artekoentzat bideratuta doa. Hala, parte-hartzaileek Paddy Rekaldek idatzitako Kaioa ipuina irakurri, eta marrazkiak landu behar izango dituzte. Estiloa librea izango da. Gehienez ume bakoitzak marrazki bat egin ahal izango du.
Ilustrazioa ipuin bihurtzeko lehiaketa, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat edota DBHko lehenengo ikasturte bietakoentzat izango da. Mai Egurzaren ilustrazioa oinarri hartuta, orrialde bakarreko ipuina asmatu behar izango dute. Hau euskara hutsean idatzita egon beharko da.
Azkenik, DBHko 3. eta 4. mailetakoek ipuin klasiko baten oinarritutako bineta edota komikia egin behar izango dute. Hau eskuz zein ordenagailuz egindako marrazki eta testuekin osatu beharko dute eta testuak ere sail horretan euskaraz izan beharko dira.
Lanak Elkarren dendetan, postaz zein postdata atarira igota bidali ahal izango dira apirilaren 17ra bitarte. Txapelketaren epaimahaiak hainbat irizpide izango ditu kontuan lanak baloratzeko orduan: originaltasuna, kalitatea eta emandako ipuin, ilustrazio edo gaiaren esentzia biltzea, hain zuzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.