Urgente En directo, Bilbao Basket-Lleida
Joseba Sarrionandia, erdian, Aristides Hernandez 'Ares' ilustratzaile kubatarrarekin, bere eskuinean, atzo, Donostiako San Telmo Museoan. Etxepare.eus

Elkanok egindako lehen mundu biraren inguruko ipuin irudiztatua kaleratu du Joseba Sarrionandiak

'Munduari bira eman zion ontzia' izenburupean, historia-irakasle batek bilobarekin Elkanoren bidaiari buruz izandako elkarrizketa da liburuaren ardatza

Paul Picado

Miércoles, 25 de mayo 2022, 10:19

Elkanok egindako lehen mundu biraren inguruko ipuin irudiztatua kaleratu du Joseba Sarrionandiak. 'Munduari bira eman zion ontzia' izenburupean, historia-irakasle batek bilobarekin Elkanoren bidaiari buruz izandako elkarrizketa da liburuaren ardatza. Liburua beste hiru hizkuntzetan ere plazaratu dute, besteak beste, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz, Etxepare Euskal Institutuari esker.

Publicidad

Lan honetan, Aristides Hernandez 'Ares' ilustratzaile kubatarrarekin elkarlanean aritu da idazlea, eta Aresek liburuaren aurkezpenean esan duen moduan, berarentzat «ikasbide handia izan da liburua ilustratzea». «Istorioa ondo ezagutzen nuela uste nuen, eta guztiz kontrakoa zela konturatu naiz», aitortu du.

Bestalde, Sarrionandiak 'ontzi' hitzarekin jolastu nahi izan du, izan ere, esanahi bikoitza du euskaraz. Alde batetik, liburua, «oroimenerako eta izpiritu kritikorako edukiontzia ere badela» esan du, eta bestetik, «Elkanok munduari bira emateko erabili zuen itsasontziari buruz ari da»

Horrela, historia-irakasleak bilobarekin Elkanoren bidaiari buruz izandako elkarrizketan, benetako istorioa kontatzeaz gain, gaur egungo arazo ugariei ere erreparatzen die, hala nola, arrazismoari, botere harremanei, matxismoari eta emakumeen zapalkuntzari. Gainera, bilobak benetako historia kontatzea eskatzen dio, eta ez ipuin gehiagorik, beti umeentzako ipuinak kontatzen dizkiolako hain zuzen ere.

Sevillatik abiatu zen Elkano 1519. urtean, Magallaes-Elkano espedizioarekin batera, munduari bira emateko helburuarekin, eta azkenean, hori lortu zuen lehena izan zen. Hala ere, bidaia ez zuen bakarrik egin, izan ere, 234 kiderekin abiatu zen, bost itsasontzitan. Baina Sarrionandiak dioen moduan, bidaia ez zen heroikoa izan, kide horietatik, 17 bakarrik porturatu zirelako berriz Sevillan. Hiru urteko bidaia izan zen, eta 147 marinel hil egin ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad