El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Oholtzara igoko diren protagonistak. bertsozale.eus

Elizondon hasiko da finalaurrekoetako lehen itzulia

Bertsolari Txapelketa Nagusiak aurrera jarraitzen du

leire larrazabal

Jueves, 20 de octubre 2022, 09:42

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa Elizondon ospatuko da larunbatean, Baztango pilotalekuan. Sarrerak eskuragai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Agirre Goia izango dira oholtzara igoko diren sei bertsolariak. Saioa 17.00etan hasiko da, baina sarrerak bertan eskuratu nahi dutenek, 15.00etatik aurrera eros ditzakete. Pilotalekuko ateak, berriz, ordu bete beranduago zabalduko dira.

Publicidad

Larunbateko saioa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 19an Amurrion jokatuko den bigarren itzuliko finalaurrekora. Elizondokoaren ostean, beste hiru finalaurreko jokatuko dira lehen itzulian: Donibane Garazin, Irunen eta Durangon. Horietatik aterako dira finalaurrekoen bigarren itzulira sailkatuko diren 18 bertsolariak. Amurrion, Baionan eta Bilbon izango dira bigarren itzuliko hiru finalaurrekoak.

Fase honetan, honako lana egin beharko dute bertsolariek: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte (ariketa honek hiru bertsoren balioa izango du); binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean; ganberako lana (banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian). Gai emaile lanetan Amaia Castorene Luro arituko da. Epaile lanetan, berriz, Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta arituko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad