Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 27 de mayo 2022, 20:56
Elhuyarrek eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Ibilbideari Elkar Saria jaso dute. Izan ere, bi erakundeek mende erdi bete dute aurten. Biei omenaldia egitearekin batera, artista bat ere goraipatu dute, Joseba Jaka beka aitortu baitiote Ines Osinaga Arrasateko musikariari. Sarien laugarren edizio hauxe Adunako egoitza berrian ospatu zuten ostegunean, maiatzaren 26an. Kultura sustatu eta laguntzea du erronkatzat egitasmo honek, eta Elkarren sorreraren 50 urteurrenaren baitan gauzatu da.
Elhuyar ingeniaritza ikasten ibilitako euskaltzaleek sortu zuten 1972. urtean, bere ibilbideko lehen pausuak zientziaren arloan eman zituelarik. Zientziarako euskara-eredua eta terminologia lantzeko nahiz irakaskuntzarako euskarazko materiala argitaratzeko ezinbesteko eragilea izan zen. Horrez gain, hiztegigintza ere landu zuen, Elhuyar hiztegia iraganeko eta egungo erreferente izan delarik.
Bestalde, Udako Euskal Unibertsitateak euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraiki ditu azken 50 urteotan, baita euskal komunitate zientifiko-intelektuala uztartu ere, unibertsitatearekin zerikusia duten gaiak produzitu eta gizarteratzeko egin duen ahalegina ikaragarria izan delarik mende erdi honetan.
Azkenik, Elkar Fundazioak eskainitako Joseba Jaka saria Ines Osinaga euskal musikariak jaso du. Urte bakoitzean beka kultur adierazpen konkretu batera joaten da bideratuta, eta, aurten, musika sormenera joatea erabaki dute. Hala, Ines Osinagak 'Itsasoa da bide bakarra' proiektua lantzeko beka jaso du aurtengoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.