Elgoibarko Krosa Espainiar Estatuko hiru hoberenen artean sailkatu da
·
Hala, aurretik Atapuerca (Burgos) eta Italica (Sevilla) lasterketak daude·
Hala, aurretik Atapuerca (Burgos) eta Italica (Sevilla) lasterketak daudeUNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 20 de mayo 2020, 13:47
Espainiako Atletismo Federazioak argitaratu berri duen rankingak Elgoibarko Krosa Espainiar Estatuko hiru hoberenen artean sailkatu du. Hala, aurretik Atapuerca (Burgos) eta Italica (Sevilla) lasterketak daude soilik. Egitasmoaren antolatzaileak oso pozik agertu dira sailkapen berriarekin, eta hurrengo ekitaldia 2021eko urtarrilaren 24an ospatuko dutela eman dute ezagutzera. Datorren urtean berriro ere Wold Athletics kategorian esku hartuko du lasterketak.
Publicidad
Juan Muguerza Nazioarteko Krosak 2.777,50 puntu eskuratu ditu. Aurretik Atapuercakoa dago (Burgos) 5.046,51 punturekin eta Italicakoak (Sevilla), aldiz, 3.813,18 puntu lortu ditu. Sailkapen nagusian, azken hiru urteetako batazbestekoan oinarrituta, Elgoibarko Krosak 2.862,08 puntu bereganatu ditu. Alcobendaseko krosa aurreratu eta hirugarren postua berreskuratuz, alegia.
Euskal krosaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, euren lan gogorra aintzatetsi nahi izan da. Hori dela medio, eskerrak eman nahi izan dizkiete erakundeei, babesleei, laguntzaileei, prentsari, eta, batez ere, Elgoibarko udalerriari. Prentsa ohar batean eman dituzte aditzera.
Bestalde, Euskal Herri mailan ospatzen diren beste bi krosak atzerago geratu dira sailkapen horretan. Zornotzako Krosa, esaterako, zazpigarren postuan ageri da, azken hiru urteetako batazbestekoa kontuan hartuz (1.613,17 puntu), baina aurtengoari dagokionez, bederatzigarren postura erori da (1.456 puntu). Donostiako lehiaketa, berriz, hamaikagarren postuan sailkatu da.
1943. urtean, zaletu talde txiki batek, sasoi hartan Elgoibarko Klub Deportiboaren partaide zenak, Juan Muguerza Memorialaren sorrera bultzatu zuen, Juan Muguerza atleta elgoibartarraren omenez.
Juan Muguerza lasterkari elgorbaitarra zen. 17 urterekin, Espainiako garaile izan zen 1.500 eta 5.000 metrotan. Espainiako txapeldun ere izan zen 800 metrotan eta 100 metroko hesi-lasterketan. Era berean, esku hartu zuen Espainiako Txapelketa irabazi zuen errelebu taldean. 1921ean, lau titulu eskuratu zituen Galizian egin ziren Espainiako Txapelketetan.
Publicidad
Lehendabiziko urteetan, proba eskualde mailakoa izan zen, eta estreinako zazpi edizioak San Bartolome jaietan egin ziren, abuztuan. Ibilbidea, berriz, Elgoibarko inguruko mendietan barrena izan ohi zen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.