Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mikel Garcia
Viernes, 9 de junio 2023, 14:21
Elgoibarren elkartuko dira aurten 'Auzoko Egitasmoa' proiektuko partaideak. Igandean, ekainaren 11n, goizeko 11.30etik aurrera, jatorri ezberdineko hizkuntza eta kulturak izango dira Gipuzkoako udalerrian, euskaratik mundura zubiak eraiki eta aniztasunean elkarrekin gozatzeko.
Herriz herri egiten den lanari balioa ematearekin batera, Auzoko Jaiak aukera polita eskaintzen du parte hartzaileek bertaratzen diren euskaltzaleekin eta inguruko kultur elkarte eta eragileekin batera euren bizipenak partekatzeko. Horrez gain, Euskaltzaleen Topaguneak, Elgoibarko Izarra elkarteak eta Elgoibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, musika, dantza eta gastronomia uztartzen dituen egitaraua prestatu dute.
Aurreko urteetan izan duten arrakastagatik, aurten ere ekitaldi txiki batek emango dio hasiera egunari Kalegoen Plazan. Hamaiketakoaren ostean, martxan jarriko dira bertaratutakoak herrian zehar egingo den musikaz eta dantzaz girotutako ibilbidea jarraitzeko.
Ondoren, Maalako parkera ailegatuko da festa, eta bertan zenbait tailer eta ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Gainera, bertaratutakoek Auzoko egitasmoaren saioetan burutzen diren dinamikak ere hurbiletik ezagutu ahal izango dituzte. Bestalde, Munduko Hizkuntzen Agertokian, bere aldetik, euskal doinuak beste hainbat herrialdeetakoekin batera oholtzaratuko dituzte.
Eguerdian, Auzoko partaideek prestatutako jatorri anitzeko jakiak probatuko dituzte. Ondoren, jardunaldiari amaiera emateko, eguna musika eta dantza artean amaituko da, dantza afrikarren tailerrarekin eta dantzan saio batekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.