UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 2 de julio 2021, 22:55
Elena Martinezek 'Egun gorrietan' saiakera plazaratu du Alberdania argialetxearekin elkarlanean. Bertan gogoeta anitzak bildu ditu filosofo eta idazle euskaldunak, hala nola, historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntza, filosofia eta zientziaren eremuetara ailegatzen direnak.
Publicidad
Gizartean dabiltzan ageriko nahiz ezkutatutako indarren dialektika aintzat hartuz ondu du lana Martinezek. Bere esanetan: «etengabeko jardun horren zergatiak eta eraginak barneratu eta azaltzea du xedetzat lanak». Izan ere, egunerokotasunean eta leku oron askotan ematen diren bidegabekeriak mahaigaineratu nahi izan ditu hor nonbait. Idazlearentzat, bizitzan jazotzen diren arazoen gehiengoa ez dira albo-kalteak, merkantilismoaren berezko helburua baitira.
Elena Martinez bilbotarra dugu jaioterriz, baina Parisekoa (Frantzia) adopzioz. Bere ikasketak Alemanian abiatu zituen, Filosofia eta Soziologiako lehen zikloa, tarteko. Lizentziatura, aldiz, Bartzelonako Autonomoan egin zuen, katalanez, baita Hannah Arendti filosofo eta teoriko alemaniarrari buruzko doktoretza tesia landu ere. Hala, berea izan zen filosofo, politologo eta kazetari alemaniar ospetsu honi buruz Espainian egindako lehen azterketa esanguratsua.
Era berean, Euskal filologia ikasitakoa da Deustuko Unibertsitatean, eta baita Literatura, Berlingo Unibertsitatean. Irakasle gisa ere lan eskerga handia jorratutakoa da, besteak beste, Berlingo Unibertsitatean eta Frankfurten euskara irakatsitakoa da, baita Filosofia Euskal Herriko Unibertsitatean ere.
Gainera, saiakera honetaz gain, azken urteotan beste zenbait obra plazaratu izan ditu: 'Un pensamiento a la intemperie' (Hannah Arendti buruz) (1999), 'Bidaia filosofikoak' (2015) edota 'Jactaos vosotros' (2015). Hiztegigintza ere landu izan du: 'Euskara-Alemana/Deutsch-Baskisch Hiztegia' (2006 eta 2011) argitaratuz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.