Soberan dituzten produktuak sukaldean prestatu eta beirazko edukiontzietan sartzen dituzte EKOTARRIKO

Ekotarriko, produktore ezberdinen soberakinekin kontserbak jorratzen dituen enpresa

Produktuekin diru bat atera eta era berean, irtenbide bat ematen diete

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 17 de octubre 2020, 01:15

Ekotarriko produktore ezberdinen soberakinekin kontserbak jorratzen dituen enpresa da. Hala, enpresak Zuhatzu-Kuartangon (Araba) baratze ekologiko bat jarri zuen abian 2015. urtean. Zuriñe Vigalondo Otsoa eta bere alaba den Maitane Beltrán de Guevara dira Araban biodebibertsitatearekin lagungarri den proiektu honen sortzaileak. Ekimenak haien ekoizpen ezberdinetan aprobetxatzen ez diren soberakinak erabiltzea du xede.

Publicidad

Hortaz, soberan dituzten produktuak sukaldean prestatu eta beirazko edukiontzietan sartzen dituzte. Produktuekin diru bat atera eta era berean, irtenbide bat ematen diete.

Familiako seme eta senarrak erein eta produzitzen zituzten produktuak kontserbatzeko esparru baten falta sumatu zuten Zuriñek eta Maitanek. Hori dela medio, herriko Udalarekin harremenatan jarri ziren jarduera horiek jorratzeko toki espezifikorik udalerrian balego aztertzeko.

Esparru baten bila zeudenean, herriko bainuetxe zahar bat aurkitu egin zuten. Familiak kontserbak egiteko makinaria diruztatu zuen, eta, Udalak eraikina ustiatzeko doako eskumena aitortu zien. Bertan hasi ziren egitasmoari forma ematen.

Kontserbak egiteko makinaria erosi, eta Markina-Xemeinen (Bizkaia) ikasi zuen familiak soberakin horiek nola ontziratu. Ikasitakoa aplikatu eta hainbat produktu ontziratzen hasi ziren, hala nola, garbantzuak, haragia, tomatea, barazkia, edota etxeko txikienentzat bideratutako fruita eta barazkiak ere.

Duela hiru urte proiektu ekologiko honekin jarraitzeko diru-laguntza esanguratsu bat eskuratu zuten Eusko Jaurlaritzatik nahiz Europar Batasuneko funtsetik. Horren harira, alademenetako produktoreei laguntzen hasi ziren, orotara 30 ekoizle ezberdinei euren soberakinak ontziratzen lagunduaz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad