

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
unai sarriugarte
Martes, 13 de agosto 2019
Ekoantsietatea, ingurumenaren aldeko kezkak eragiten duen antsietate psikologikoa da. Kutsadura, beroa eta aldaketa klimatikoa egun albistegien protagonista dira maiz. Izan ere, aldaketa klimatikoaren nondik-norakoak gizartearen egunekotasunaren protagonista dira. Hainbat herrialdetako enpresa eta gobernuk neurri zehatzak hartzen dihardute nahitaezko egoera honi aurre egiteko helburuarekin.
Egun gizarteak gero eta kezka eta ardura handiagoa aurkezten du fenomeno klimatiko honen aurrean. Horrek antsietatea eta nekea eragin dezake pertsonengan. Izan ere, gero eta gehiago dira ekoantsietatea izenarekin ezagutzen den gaitza sufritzen dutenak.
Munduak bizi duen krisi klimatikoak planeta arriskuan jartzeaz gainera, jendearen osasuna ere kolokan jartzen du, bai fisikoa eta baita mentala ere. Nature Climate Change aldizkariak gaineratu duenez, tenperaturaren igoerak eragiten duen antsietate mailarik adierazgarriena pertsonen osasun mentalari eragiten dio.
Udaldi partean, bero handiena egiten duen hilabeteetan, suizidio tasak gora egin eta urteko beste urtaroetan baino depresio gehiago antzematen dira. Beroak eragin zuzena du pertsonen osasunean. Gizakiaren bizimodua eraldatu egiten du, atsedenaren kalitateari zeharo eraginez. Era berean, zirrarak mailakatzen dituen serotonina maila aldatzen du ere.
Aldizkari honek burututako ikerketaren beste ondorioetako batek dioenez, hondamendi naturalak jasan dituztenen osasun mentala izugarri kaltetzen da. Urakanek, uholdeek edota tifoiak jasan dituztenek horrelako gaitz ugari sufritzen dituzte. Halako gertaerak eragindako traumaz gain, aldaketa klimatikoaren eraginek nabarmen kaltetzen diete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La chica a la que despidieron cuatro veces en el primer mes de contrato
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.