

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 24 de noviembre 2020, 20:12
Ekintzailetza sustatzeko ikus-entzunezko txapelketa bat jarri du abian EGAZ Txorierrik. Erakunde horretaz gain, ekimenean beste lau eragilek esku hartzen dute, hala nola, Txorierriko Mankomunitateak, Politeknika Ikastegiak, Erandioko Udalak eta Bizkaiako Foru Aldundiak, Gaztedi planarekin elkarlanean.
Ekintzailetza bultzatzeko Ideien Bideo Txapelketaren bigarren edizioak gazteek negozio-ideia bat pentsatzeko duten gaitasun hori mahaigaineratu nahi du, ekintzaileek enpresa sortzeko pausuak eman baino lehen sormen abilezia ikaragarria izan behar baitute. Ikus-entzunezkoen txapelketaren lehendabiziko edizioan epaimahaiak eta antolakuntzak bi garaikur banatzea erabaki zuten: bat banakako kategorian eta beste bat taldekoan.
Bertan Txorierriko Politeknikako ikasleez gain, eskualdeko 16 eta 29 bitarteko gazte ezberdinek esku hartu ahal izango dute. Hala, Derio, Erandio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko gazteek abenduaren 7ra bitarte izango dute egitasmoan izena emateko. Ikus-entzunezkoak abenduaren 18a barne bidali ahal izango dira.
Epaimahaiak hainbat irizpide hartuko ditu aintzat lehiaketan: ahalegintzeko gaitasuna, gazteen autonomia, pentsaera moldea, tresna teknologikoen erabilera, sexuen arteko aukera ezberdinetasuna, eskualdeko bizimoduan laguntzea helburu duten tokiko proiektuak, zonaldeko sareetan esku hartzea eta ingurumen-jasangarritasuna, besteak beste.
Bestalde, EGAZ Txorierrik eta Lanbidek ere eskualdeko biztanleen enplegarritasunean laguntzeko Enplegu Plan berri bat jarri dute abian, orotara 21 herritar kontratatzeko helburuarekin. Antolakuntzak nabarmendu duenez, epe ezberdinetako kontratazioak izango dira horiek, gutxiengoak hiru hilabeteko iraupena izango du. Lanaldiak, berriz, partzialak eta osoak izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.