
Paul Picado
Domingo, 5 de junio 2022, 20:14
Asteazkenean, ekainaren 8an, jakinaraziko dute zer film laburrek osatuko duten aurtengo Kimuak katalogoa. Guztira, 75 film labur aurkeztu dira aurten, iaz baino 28 proiektu gehiago, beraz. Joan den maiatzaren 25ean amaitu zen lanak aurkezteko epea, eta orain, aurkeztutako lan horiek aztertu eta ebaluatuko ditu bost adituz osatutako epaimahaiak.
Publicidad
Aditu horiek dira, besteak beste, Vanesa Fernandez, ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria; Iñaki Lazkano, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, María del Puy Alvarado, ekoizlea, gidoilaria eta irakaslea, eta Malvalanda ekoiztetxearen sortzailea; Alejandro Diaz Castaño, Gijoneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendaria, eta Javier Ocaña, zinema kritikaria eta idazlea.
Aurtengo lehiaketan Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Hirigune Elkargoko euskarazko film laburrak ere onartu dituzte lehen aldiz, eta ziur asko, horregatik handitu da, aurten, aurkeztutako proiektuen kopurua.
Kimuak katalogoaren helburua euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzea da, eta aurkeztutako 75 film labur horietatik, gehienez, zazpi hautatuko ditu epaimahaiak katalogorako. Eta zazpi horiek izango dira, hain zuzen, Kimuak berak zinema-jaialdietan eta gainerako esparruetan zabalduko dituena.
Horrez gain, filmen itzulpena eta azpitituluen kudeaketa zein kostua bere gain ere hartuko du Kimuak-ek. Hori dela eta, filmen proiekzio eskubideak ere izango ditu, esklusibotasunik gabe, eta Katalogoan agertzen diren film laburrek ezingo dute beste katalogo publiko batean parte hartu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El PRC elegirá en primarias al sucesor de Miguel Ángel Revilla el 4 de mayo
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.