Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Eider Rodriguez.

Eider Rodriguezen fikziozko lehen eleberria, Xabier Lete Bekari esker

Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sortutako bekaren lehen edizioan, 'Istripu baten kronologia' proiektua hautatu dute

Zurekin

Viernes, 13 de septiembre 2024, 13:25

Euskarazko literatura sorkuntzarako Xabier Lete Bekaren adituen batzordeak Eider Rodriguez Martin idazlea hautatu du, 'Istripu baten kronologia' izenburuko proiektuagatik, eta horrela, bere fikziozko lehen eleberria idatzi ahalko du. «Orain arte ipuinak idatzi izan ditut beti, eta fikziozkoa ez den eleberri bat. Dena den, aurreko lanen antzekoa izango da hau eta hizkuntza laua erabiliko dut», azaldu du bekaren irabazleak

Publicidad

Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sortu dute aurten Xabier Lete Beka, eta, beraz, hau da lehen edizioa. Euskarazko literatura proiektu bat sortzeko urtebeteko erabateko dedikazioa erraztea da ekimenaren helburua, 70.000 euroko laguntza ekonomikoaren bidez.

Sarituako lanari dagokionez, adituen batzordeko kideek nabarmendu dutenaren arabera, «'Istripu baten kronologia' unibertsitateko irakasle bat du protagonista. Tramak gertakari pertsonalak eta kolektiboak, gatazka pertsonalak eta sozialak uztartzen ditu, eta esan daiteke sakoneko gai nagusiak indarkeria eta identitatea direla. Gure gizartean urratuta eta konpondu gabe geratu diren eta arrakalak utzi dituzten gaiak agertzen dira».

Hainbat hizkuntzatara itzulitako obra

Eider Rodriguez Martinek (Errenteria, Gipuzkoa, 1977) Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen, eta kazetaritzaren eta literaturaren esparruan garatu du bere jarduera. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea da.

2018. urtean Euskadi Literatura Saria jaso zuen euskarazko literaturaren sailean, 'Bihotz handiegia' obragatik. Kazetari gisa, hainbat hedabidetan kolaboratu du, eta edizio eta gidoi lanak ere egin ditu. Hainbat genero landu ditu bere literatura obran: nagusiki ipuina ('Eta handik gutxira gaur', 'Haragia', 'Katu jendea', 'Bihotz handiegia'), baina baita saiakera, genero epistolarra, haur literatura eta komikia ere. Bere obra gaztelaniara, italierara, alemanera, nederlanderara eta frantsesera itzuli da.

Publicidad

Adituen txostena Koro Navarro Etxeberria itzultzaileak zuzendu du, eta EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako irakasle Alex Gurrutxaga Muxika aritu da idazkari lanetan. Batzordekideak izan dira Lourdes Otaegi Imaz Euskal Filologiako doktore eta Hizkuntzalaritzako eta Euskal Ikasketetako irakasle agregatua EHU, Jon Kortazar Uriarte idazle, literatura kritikari eta Euskal Filologiako doktore eta Euskal Literaturako katedraduna EHUn eta Aritz Galarraga Lopetegi editore, idazle, literatura kritikari eta Literaturako doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Paue eta Aturrialdeko Unibertsitatean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad