Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 30 de agosto 2023
Querétaroko (Mexiko) Hay Festival jailadiaren zortzigarren edizioa irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko da. Bertan, Eider Rodrigez idazle eta irakasle euskaldunak hartuko du parte, euskal idazleen oihartzuna atzerrian islatuz. Bere lehen eleberriaz hitz egingo du, 'Eraikuntzarako materiala' (2021). Lan honek autofikzio-ezaugarri nabarmenak ditu, eta bere aitaren alkoholismoaren orbainak daramatzan haurtzaro eta familia-bizitza baten istorioa kontatzen du. Istorio honek gurasoen eta seme-alaben arteko harreman zailak jorratzen ditu, eta literaturak oroimenaren eta nortasunaren berreraikuntzan duen funtzioa ilustratzen du.
Hay Festival irabazi-asmorik gabeko erakundea da, duela 37 urte sortu zen Erresuma Batuan eta hainbat herrialdetan du presentzia, kultura herritar guztientzat eskuragarri egiteko helburuarekin. Literatura, pentsamendua, ideiak eta pertsonen arteko trukea sustatzeko jaialdi inklusiboak sortzen dituzte publiko guztientzat.
Jaialdi honek nazioarteko, nazioko eta tokiko talentua uztartzen duten ekitaldien programa bat du. Elkarreragin eta parte hartu nahi duen publiko zabalarentzat pentsatuak dauden eta hiriarekin lotuta dauden hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta proiekzioak barne hartzen ditu.
Gaur egun, Eider Rodriguez irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 'Eta handik gutxira gaur' (2004), 'Haragia' (2007), 'Katu jendea' (2010) eta 'Bihotz handiegia' (2017) kontakizun liburuen egilea da. Bere azken eleberria 2021ean argitaratu zen, 'Eraikuntzarako materiala'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.