Benetan gozatu genuen aurreko astean 'Irati' filmaren estreinaldiarekin. Basoa, euskal mitologia eta gure hizkuntza erdigunean jarri dituen filma inoizko euskarazko estreinaldirik onena izan da, eta edozeinek esango luke une bikaina dela euskarazko zinemarentzat.
Publicidad
Baina gauzak normalean ez dira dirudiena, eta hori argi geratu da Pantailak Euskarazek eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 2022an zinemetan egon den euskarazko eskaintzari egindako errepasoan. Izan ere, jakinarazi dutenez, iaz estreinaldien %2 eta emanaldien %1 bakarrik izan ziren euskaraz, gazteleraz edo gaztelerara azpidatzita filmen %100 eskaini ziren bitartean.
Hau da, taldeak nabarmendu duenez, 751 estreinalditik, jatorrizko bertsioa euskaraz 4 filmek baino ez zuten izan, euskarara bikoiztuta beste 11 eskaini ziren, eta beste 2 elebidunak edo hiru eledunak izan ziren. «Beraz, azken hauek kanpo utzita, estreinaldien %1,99 izan da euskaraz Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan», diote. Gainera, «honi gehitu behar zaio euskarazko filmek izaten duten pase kopurua gaztelerazkoek dutena baino askoz ere txikiagoa izaten dela, eta emanaldi kopuruari begiratuz gero, euskarazko eskaintza are txikiagoa litzateke: %1ekoa». Eta hori Ipar Euskal Herriko egoera alde batera utzita: «Okerragoa dela pentsa dezakegu, datu zehatzik eskuratu ez den arren», azaldu dute.
Hainbat udalerrietako erakundeen eta kultur kudeatzaileen lanari esker, euskarak presentzia handiagoa izan duela argi utzi dute, baita ikerketa honetan hiriburuetako zinema komertzialeko datuak aztertu direla ere, hauek baitira ikusle gehien dituztenak. Baina Pantailak euskarazetik nabarmendu nahi izan dutenez, «nekez uler daiteke bi hizkuntza ofizial dauden lurralde batean, herritarrei euskaraz bizitzeko aukerak horrela ukatzea, eta, ondorioz, herritar guztien oinarrizko eskubidea mugatzea».
Ildo horretan, azpimarratu dute EAEko 10/1982 Legeak, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa, bere hirugarren kapituluan (Euskararen erabilera hedabideetan) jasotzen duela «Jaurlaritzak neurriak hartuko dituela bi hizkuntza ofizialen erabilera arian-arian berdintzeraino» besteak beste, «zineman eta ikus-entzunezko grabaziotan» (25. artikulua). «Lege hau onartu zenetik 40 urte bete dira berriki, eta bertan jasotzen diren artikulu asko oraindik ere ez dira betetzen», salatu dute.
Publicidad
Halaber, Nafarroaren kasuan ere, 18/1986 Euskarari buruzko Foru Legeak erakundeek euskarazko agerkari kulturalak eta ikus-entzunezko ekoizpenak babestu eta sustatu behar dituztela diola gogorarazi dute. Gauzak horrela, «beharrezkoa da euskararen presentzia legez bermatuko duten arauak jorratzea Eusko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean, horretarako eskumenak baitituzte, eta baita euskarazko ekoizpen, bikoizketa, eta azpidatziei bideraturiko baliabideak biderkatzea ere».
Eta gero txanponaren beste aldea dago, izan ere, halako neurriak hartzeko ezinbestekoa da euskal herritarrek euskarazko ekoizpenak eta euskarara bikoiztutakoak kontsumitzea, eta euskarazko eskaintzarik ez dagoenean, euskararentelefonoa.eus erabilita dagokion salaketak jartzera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.