Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bitoriano artzain-txakurren hiriburuan bilakatuko da asteburu honetan. Izan ere, Arabako herri horretan (Murgiaren alboan dagoena) ospatuko da larunbat eta igande honetan, apririlaren 29an eta 30ean, Espainiako artzain-txakurren txapelketaren bigarren edizioa. Pasa den urteko ekitaldiak marka guztiak hautsi bazituen (60 bat partaiderekin), aurtengoak errekor guztiak gainditu ditu ehun txakurren presentzia baino gehiagorekin. «Harrituta gaude, 120 txakur daude apuntutatuta guztira eta 85 artzai, Estatuko toki guztietatik etorriko direnak. Gehienak euskaldunak dira, baina autonomia erkidego ezberdinetatik datoz, hala nola Galizia, Extremadura, Katalunia edota Mallorcatik ere bai», adierazi dute antolakuntzatik.
Eta zergatik izango ote du ba horrenbesteko arrakasta txapelketa honek? Bada, iturri berberek diotenez, oso «ekitatiboa» delako. Izan ere, bere berezitasunik handiena da proba mota ezberdinak jorratzen direla bi landa ezberdinetan. Batean, azaldu dutenez, distantzia laburreko probak garatuko dira, eta bestean, ordea, luzekoak. «Txapelketa honen berezitasunik handiena da txakur arraza guztiei zabalik dagoela . Izatez, badaude arraza batzuk, border collieren kasuan esaterako, beste batzuek baino kontrolatzeko gaitasun handiagoa daukatenak. Horiei mesedegarri egiten zaizkie, adibidez, distantzia laburreko ariketak», azaldu dute.
Era berean, distantzia gutxira kokatuta izango den beste landa batean tarte luzeko probak hartuko dira kontuan, euskal artzain arrazako txakurren kasuan, esaterako, leku txikietan eta bultzatzeko gaitasun handiagoa daukatenei egokiagoak deritzenak. «Era horretan, puntuazioa oso ekitatiboa izango da eta ez da liskarrik izango arraza ezberdinak dituzten artzainen artean. Hau da, txapelketan izena eman dutenek argi daukate proba batean puntuazio ona ez ateratzeak ez daukala garrantzirik, izan ere, hurrengoan askoz ere hobeto egin dezakete eta horri probetxua atera», arrazoitu dute.
Beraien asmoa, diotenez, arraza guztiekin «zuzena» izaten saiatzea da. «Artzain-txakurren lehiaketa ugari daude, baina txakur bakoitzaren ezaugarriekin bat datorren espazio bat sortzen dugu guk gurean», gaineratu dute. Horregatik, proba bakoitzean ardi arraza ezberdinak izango dira ere, hala nola sasi-ardiak, ardi gogorrak direnak, oso landatarrak eta bizitzeko baldintza erdi basatietan moldatzen direnak mendian eta ardi latxa, bere izaera menditarra, indarra eta elastikotasun handiagatik ezagunak direnak.
Txapelketara hurbiltzeko interesa daukatenek asteburu honetan izango dute horretarako aukera. Ordutegia honako hau izango da: larunbat eta igande honetan, goizeko zortzietan hasi eta iluntzeko bederatzirak arte. Hau da, hamabi orduz jarraian eta inolako etenik gabe, hurbiltzen direnek artzain txakurren lan harrigarriaz gozatzeko aukera izango dute eguneko edozein tartetan.
Guztira lau lehiaketa izango dira, bi larunbatean (29) eta beste bi igandean (30). Eta adi, izatez, horiek garatzen ari diren bitartean gainera, familientzako gune bat egokituko dute, bertan eseri, deskantsatu eta egunaz gozatzeko ahalbidetuko duena.
Hori guztia gutxi balitz, gainera, igandean, eguerdiko 12.00etan hasi eta 15.00ak bitartean, hainbat ekintza ezberdin antolatu dituzte publikoari zuzenduta. Esate baterako, haurrentzako tailerrak izango dira, hala nola erakustaldi ezberdinak eta tokiko produktuak salduko dituen azoka txiki bat. Aldi berean, bertatko txakur arrazen erakusketa bat izango da ere.
Txapelketa asteburuan amaituko bada ere, hurrengo egunean jaiak aurrera jarraitu du Murgian. Nola? Adi, astelehenean, maiatzaren 1ean, lehiatzen ez duen baina horretan hasi nahi duen jendeari utziko diote lekukoa adituek. Jardunaldi horren helburua, «oinarrizko kategoria batean daudenei lagundu eta irakastea» izango litzateke, antolakuntzaren hitzetan.
Publicidad
Mikel Labastida y Leticia Aróstegui (diseño)
Óscar Beltrán de Otálora y Gonzalo de las Heras
José A. González y Álex Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.