Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Seinale tratamenduko eta irrati-komunikazioetako ikerketa taldea, azokan. Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUko talde batek telebista-sareen eta beste zerbitzu batzuen arteko konexioa hobetu du

Las Vegaseko Nabshow azokan izan dira eta 65.000 lagunen aurrean euren proiektua erakutsi dute

Mikel Garcia

Miércoles, 12 de julio 2023, 16:08

Pablo Angueira eta Jon Montalbán irakasleak buru dituen EHUko seinaleen tratamenduko eta irrati-komunikazioetako ikerketa taldeak ikus-entzunezko edukiak hedatzeko etorkizuneko sareetarako teknologia giltzarria aurkeztu du Las Vegaseko Nabshow azokan. Hain zuzen ere, ikerketa-taldeak garatutako prototipoak telebista-sareen eta beste zerbitzu batzuen arteko konexioa hobetzen du.

Publicidad

Azokan aurkeztutako proiektua telebista digitalaren zerbitzua eskaintzeko oinarrizko modulu guztiak dituen sare bat da. Beste teknologia batzuen artean, Broadcast Node eta Broadcast Core Network kontzeptuak sartu ditu. Horiek beste sare batzuekiko konektagarritasuna ematen diete lurreko telebistaren transmisio-zentroei, haien arteko komunikazioak arinduz.

Horrela, telebista digitaleko sareen egungo azpiegitura beste sare batzuekin konektatzeko aukera ematen du, hala nola 5G, Big Data, ibilgailuetako ordenagailuak eta wifi-a. Sareen arteko pasabidea izateaz gain, hainbat zerbitzu telebista tradizionalarekin bateratzeko aukera ematen du.

Aldaketa gutxi sarearen arkitekturan

EHUren arabera, egungo lurreko telebista digitaleko sareen arkitektura baliabideetan eta estalduran oso eraginkorra den transmisio-sistema baten oinordekoa da. Lurreko telebista digitalaren estandarrak asko aldatu dira azken 20 urteetan, baina sarearen arkitekturak aldaketa gutxi izan ditu XX. mendearen amaieratik.

Herentzia horrek oztopoak ezarri ditu multimedia-zerbitzuen belaunaldi berrirako trantsizioa egiteko eta zerbitzu horiek konektibitate-eremu berrietan integratzeko. Arazo horiei aurre egiteko, EHUk sare horien birdiseinuan parte hartzen du American Television Standards Committee (ATSC) estandarizazio-foroan.

Publicidad

Aurten 100. edizioa ospatzen duen azoka ikus-entzunezko edukien sorkuntzaren eta zabalkundearen arloan munduko topaketarik handiena da, eta 2023ko edizioan 65.000 lagunek parte hartu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad