Jorge Oteiza. Juantxo Egaña

EHUko ikerketa batek Jorge Oteiza eskultoreak arte jondoarekiko zuen miresmena aztertu du

Oteizak idatzi zituen bi liburu ezberdinetan arte jondoa hartzen du aintzat

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 21 de octubre 2020, 20:24

EHUko ikerketa batek Jorge Oteiza eskultore euskaldunak arte jondoarekiko zuen miresmena aztertu du. Andaluzian sortutako eta flamenkoarekin lotura estua aurkezten duen arte horrekiko zuen interesa argitzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Eskultura arloko ikertzailea den David Pavo Cuadradok Oteizaren artxibo pertsonaleko lan ezberdinak miatu ditu.

Publicidad

Izan ere, Jorge Oteizak idatzi zituen bi liburu ezberdinetan arte jondoa hartzen du aintzat. Dena den, lan bi horietan ez du edonolako erreferentziarik egiten terminologia horren iturri ezpezifikoei buruz. Cuadradoren esanetan: «Liburuotan arte hori aipatzeak, arte horrek bere interesa piztu ziola aitortzen du, eta, interes hori zenbait arrazoi konkretuk eragin zutela». Hori dela medio, ikerketa honek Oteizaren pentsamendu estetikoan jondoari buruzko erreferientzia argi horiek zer zentzu zuten azaltzea du xede.

Cuadradok nabarmendu duenez, jondo terminoa delakoa Espainiako herri-kulturan du jatorri, flamenkoarekin eta tauromakiarekin erlazio estua aurkezten baitu. Esparru horietan sortzen ziren eta diren lan originaletan, alegia.

Eskulturan aditua den ikertzaile honek dioenez, baliteke Oteiza adierazpen berezi horretaz baliatu izana, geroagora jorratu zituen eta estetikotasuna eta konfigurazioa oinarri zituzten obrak egiteko. Hala, arte jondoarekin erlazioa aurkezten duten esperientziak eskultorearen bizitza artistiko guztian barrena aurki daitezke. Jondoaren inguruko lehendabiziko aipamenak 1946. urtekoak dira Bogotan (Kolombia). Izan ere, Oteiza 13 urte luzetan Hego Amerikan ibili izan zen, eta han cante jondoari buruzko hainbat abentura bizi izan zituen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad