UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 18 de marzo 2021, 21:49
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mercedes Benzek ibilgailuekin etengabeko lanetan dabilen robota garatu dute elkarlanean. Daniel Tesok EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egin zuen Doktorego Tesia. Hala, honen emaitza, etengabeko lanak egin ditzakeen plataforma mugikor bat izan zen, Mercedes-Benz enpresak Araban duen lantegirako garatu zuena, hain zuzen ere. Egitasmo aitzindari honek azterketa esparru berri bat ahalbidetu du, lanpostu horien ergonomia hobetzeko eta baita robota eta gizakia elkarlanean jarduteko aukera bermatuko duena, alegia.
Publicidad
Arabako Mercedes-Benz lantegitik atera zen nabigazio autonomoa aurkezten duen eta robotika kolaboratiboaren bidez torlojuz lotzeko prozesuak mugimenduan egiteko ekimena. Hortaz, Betoñok Euskal Herriko Unibertsitateko bere doktorego tesia erabili du guzti hau ikertzeko, baita produktu hau lantzeko ere.
Honek Mercedes-Benz enpresako ibilgailuen muntaketa katearen amaierako lanak erraztu egingo ditu hemendik aurrera, gaur egun bitarte jardun horien gehiengoa eskuz egiten baitziren. Egia da robot kolaboratiboen teknologiak eta plataforma mugikorrak erabiliak izan direla nazioarteko empresa baten baino gehiagotan. Baina, egun bitarte konpainia horiek ez dute etengabeko lanetan aritzen den edonolako robotik landu.
Proiektuak bi ikerketa uztartzen ditu; batetik, nabigazio autonomoa darabilen AMR (Autonomous Mobile Robots) robot delakoaren garapena ezagutzera ematen duena; eta, bestetik, Mercedes-Benz Arabako lantegiak erabiliko dituen zenbait tresna espezifiko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.