Borrar
Daniel Tesoren EHUko Doktorego Tesia etengabeko lanak egin ditzakeen plataforma mugikor bat izan zen, Mercedes-Benz enpresak Araban duen lantegirako garatu zuena, hain zuzen ere. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
EHUk eta Mercedes-Benzek ibilgailuekin etengabeko lanetan dabilen robota garatu dute elkarlanean

EHUk eta Mercedes-Benzek ibilgailuekin etengabeko lanetan dabilen robota garatu dute elkarlanean

Egitasmo aitzindari honek azterketa esparru berri bat ahalbidetu du, lanpostu horien ergonomia hobetzeko eta baita robota eta gizakia elkarlanean jarduteko aukera bermatuko duena, alegia

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 18 de marzo 2021, 21:49

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mercedes Benzek ibilgailuekin etengabeko lanetan dabilen robota garatu dute elkarlanean. Daniel Tesok EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egin zuen Doktorego Tesia. Hala, honen emaitza, etengabeko lanak egin ditzakeen plataforma mugikor bat izan zen, Mercedes-Benz enpresak Araban duen lantegirako garatu zuena, hain zuzen ere. Egitasmo aitzindari honek azterketa esparru berri bat ahalbidetu du, lanpostu horien ergonomia hobetzeko eta baita robota eta gizakia elkarlanean jarduteko aukera bermatuko duena, alegia.

Arabako Mercedes-Benz lantegitik atera zen nabigazio autonomoa aurkezten duen eta robotika kolaboratiboaren bidez torlojuz lotzeko prozesuak mugimenduan egiteko ekimena. Hortaz, Betoñok Euskal Herriko Unibertsitateko bere doktorego tesia erabili du guzti hau ikertzeko, baita produktu hau lantzeko ere.

Honek Mercedes-Benz enpresako ibilgailuen muntaketa katearen amaierako lanak erraztu egingo ditu hemendik aurrera, gaur egun bitarte jardun horien gehiengoa eskuz egiten baitziren. Egia da robot kolaboratiboen teknologiak eta plataforma mugikorrak erabiliak izan direla nazioarteko empresa baten baino gehiagotan. Baina, egun bitarte konpainia horiek ez dute etengabeko lanetan aritzen den edonolako robotik landu.

Proiektuak bi ikerketa uztartzen ditu; batetik, nabigazio autonomoa darabilen AMR (Autonomous Mobile Robots) robot delakoaren garapena ezagutzera ematen duena; eta, bestetik, Mercedes-Benz Arabako lantegiak erabiliko dituen zenbait tresna espezifiko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EHUk eta Mercedes-Benzek ibilgailuekin etengabeko lanetan dabilen robota garatu dute elkarlanean