Unai Sarriugarte
Jueves, 27 de abril 2023, 14:30
EHUk 'Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak' lana sareratu du. Patxi Goenaga euskaltzain oso eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun ohiaren obra dugu hauxe, hemendik aurrera euskal unibertsitate publikoaren Euskara Institutuaren webgunean kontsultagai egongo dena: egeo.ehu.eus.
Publicidad
Goenagak bere jardun akademikoaren hasieratik aurkeztu zuen arazo teorikoaren inguruko kezkaren emaitza da EGEO. Osagaiak deskribatzen dituen gogoeta dugu hauxe, osagai horiek baitira gramatika honen kapituluei izena ematen dietenak.
Obra honek perpaus lokabe eta bakunei buruzko hamar kapitulu aurkezten ditu orotara: 1) Perpausa; 2) Izena eta Izen Sintagma; 3) Adjektiboa eta adjektibo sintagma; 4) Zenbatzailea eta zenbatzaile sintagma; 5) Determinatzailea eta determintzaile sintagma; 6) Izen predikatua; 7) Egiturazko kasuak; 8) Aposizioak; 9) Aditza eta aditz sintagma; eta 10) Aditz Inflexioa.
Bilboko Bizkaia Aretoko Lauaxeta gelan aurkeztu dute ostegun honetan, apirilak 27. Bertan, Eva Ferreira EHUko errektorea, Patxi Goenaga bera, Itziar San Martin Euskara Institutuko zuzendaria, Mireia Azkarate euskaltzain oso eta Euskara Institutuko zuzendari ohia eta Beatriz Fernandez EHUko ikertzaile eta gramatikaren editorea izan dira.
Esan bezala, obra hauxe lan eskerga ikaragarriaren ondorioa da, Patxi Goenagaren karrera akademiko osoaren laburpena, hain zuzen ere. Egitasmo hauxe Euskara Intitutuaren, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker gauzatu ahal izan da.
Publicidad
Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak hartu du lehendabiziko hitza aurkezpenean. Ferreirak eskerrak eman nahi izan dizkio Patxi Goenagari, ikerketa hauxe euskal gizartearen eskura jartzeko egin duen lan bikain eta ikaragarriarengatik, baita proiektu honen alde egin duten eragile guztiei ere, eta Euskal Institutuaren papera ezinbestekotzat jo du. Errektoreak dioenez, «tankera honetako proiektuen bitartez, EHUk euskararen eta euskal kulturaren alde duen konpromiso sendoa berresten du».
Patxi Goenagak hartu du ondoren hitza. Euskaltzain osoa hunkituta sentitu da proiektuak jaso duen harrera ikaragarriagatik. Horrez gain, eskerrak eman nahi izan dizkie batez ere Beatriz Fernandezi, liburuaren editoreari, eta Euskara Institutuari ere.
Publicidad
Goenagarentzat azterketa honek euskal gramatika bere osotasunean ematen du ezagutzera, Euskaltzaindiaren gramatika aintzat hartuz. Bere esanetan, «gramatika txukun bat aurkezten du, erabat erabilgarria dena, norbanakoek bere berreraikuntzak egiteko aukera ahalbidetzen duelarik, bere kabuz edonork etxean egiteko».
Azpeitiar gramatikalariak euskal gramatika baten beharra ikusi zuen, euskarazko mespretxurik gabeko tresna linguistiko baten falta. Dioenez, gramatikarik ez balitz, ez litzateke euskara hizkuntzarik izango eta aldrebes. Hitz gutxitan, «gramatika hizkuntza baten deskripzioa besterik ez da, lego bat bezala izan litekena: piezak daude, osagaiak, perpausak bezala».
Publicidad
Bestalde, Miren Azkarate euskaltzain oso eta Euskara Institutuko zuzendari ohiak Goenagaren azterketa goraipatu du, «beti idatzi izan dugu gramatika bat, baina Patxik eta Beatrizek bideratu egin ez balute, berbera idazten jarraituko genuke». Azkaratek amaitu duenez, «Patxi Goenaga zerbaitekin erlazionatzen badugu, gramatikarekin izango litzateke, Euskaltzaindian, Gramatika Batzordean, etab».
Aipatu bezala, Patxi Goenaga EGEO 'Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak' lanaren egilea euskal gramatikagintza modernoaren aita dela esan daiteke. Azpeitiarra jaioterriz, EHUko Euskal Filologiako Katedraduna izan zen, erretiroa hartu bitarte. Gaur egun, berriz, Euskaren Akademiaren euskaltzain osoa dugu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.