Borrar
Guillermo Quindós, EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko eta Transferentziako errektoreordea, eta Lourdes Iscar, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia azteazkeneko sinaduran. Osalan
EHUk eta Osalanek laneko medikuntza eta erizaintzako katedra sortu dute

EHUk eta Osalanek laneko medikuntza eta erizaintzako katedra sortu dute

Helburu nagusiak dira pertsonen osasuna prebenitzeko mekanismoak ematea, laneko medikuntzaren eta erizaintzaren kultura sustatzea euskal gizartean, eta langile guztien etengabeko prestakuntza egitea, lan-osasuna bermatzeko

Mikel Garcia

Viernes, 7 de julio 2023, 13:23

Guillermo Quindós, EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko eta Transferentziako errektoreordeak, eta Lourdes Iscar, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, hitzarmena sinatu zuten asteazken honetan, 'María Isabel Bilbao Bengoechea' Laneko Medikuntza eta Erizaintzako katedra sortzeko.

Euskaraz eta gaztelaniaz eskiniko den katedra berriaren helburu nagusiak lanean pertsonen osasuna prebenitzeko mekanismoak ematea, euskal gizartean laneko medikuntza eta erizaintzaren kultura sustatzea, eta lan osasuna prebenitzeko langile guztien etengabeko prestakuntza egitea dira.

Iscarrek nabarmendu duenez, «laneko medikuntza eta erizaintza katedraren eginkizun nagusia laneko arriskuen prebentzioaren zabalkundea, kontzientzia eta aplikazio handiagoa egitea da. Era berean, formakuntza hobeagoa sustatzea eta dinamizatzea izango litzateke, eta horretarako, prebentzio agenteekin elkarlanean egin beharko da katedra».

Honen egoitza Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa Sailean izango da, Bizkaiko campusean, eta beste helburuetako bat langileen osasunaren garrantzi soziala handitzea izango da. Katedraren izena Euskal Herriko Medikuntza Fakultateko (1936-1937) lehen emakume ikaslearen omenez ezarri da. Gerra Zibilaren ondorioz, lehen fakultate hori iragankorra izan zen.

Sinatzaileekin batera izan ziren Elena Pérez Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea, Amaia Castaños katedraren arduraduna, Joseba Pineda Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa, Koldo Callado EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko zuzendaria, Iñaki Olaizola Osalaneko Plangintza zuzendariordea, Aitor Gisasola Osalaneko lan osasuneko arduraduna eta María Isabel Bilbao Bengoechearen bi alabak, Isabel eta Maria Victoria Bilbao.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EHUk eta Osalanek laneko medikuntza eta erizaintzako katedra sortu dute