Borrar
Txurdinaga kiroldegian jokatutako Bidaideak txapelketako partida. YVONNE ITURGAIZ
Egunotan nazioarteko gurpildun saskibaloi txapelketa jokatzen dabiltza Bilbon

Egunotan nazioarteko gurpildun saskibaloi txapelketa jokatzen dabiltza Bilbon

KIROLAK ·

Nazioarteko lau talde lehiatuko dira Bilboko Bidaideak taldearen aurka

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 31 de enero 2020, 22:47

Egunotan nazioarteko gurpildun saskibaloi txapelketa jokatzen dabiltza Bilbon. Hala, atzo eta gaur Europako Champions League ospatzen ari dira Txurdinagako kiroldegian. Bidaideak Bilbo klubak lan handia egin du azken urteotan eta honek bere fruitua eman du, Champions League lehiaketa ospetsuko atariko faseko egoitzetako bat izaten ari baita Bilbo. Bost herrialdetako taldeak esku hartzen dabiltza egunotan bertan. Orotara, hamar partida ospatuko dira, eta bi hoberenak igaroko dira hurrengo fasera.

Ekitaldi hauxe duela egun batzuk aurkeztu zuten Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu Lorea Bilbaok eta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi Itxaso Errotetak. Eurekin batera, Bidaideak Bilboko taldeko kide diren Álvaro Uriarte zuzendaritzako kidea eta Asier García jokalaria egon ziren.

Hiru egoitza aukeratu dituzte aurten txapelketa honen antolatzaileek. Hala, Europako txapelketa garrantzitsuenaren atariko faserako Bilbo hautatzeaz gain, Cantù eta Albacete ere aukeratu dituzte. Bilbokoa hautagaitza esanguratsua izan da bi ildo nabarmenengatik; batetik, Bilbo 2018. urtean kontinenteko bigarren txapelketako, Euroligako, azken faseko egoitza izan zen; bestalde, Bidaideak , Espainiako naiz Europako talderik nabarmenetakoa da.

Bidaideak Euroliga I lehiaketako irabazle eta Espainiako Kopako txapeldunorde izan da. Dena den, taldeak ez du batere erraz izango Champions Leagueko fase honetako talde ezberdinak menderatzea. Izan ere, Europako gurpildun aulkiko saskibaloian dabiltzan talde esanguratsuenetarikoen aurka lehiatzea tokatuko zaie.

Lau dira Bidaideak taldearen aurka lehiatuko diren taldeak. RSV Lahn Dill, talde alemaniarra Europako talde hoberenetarikoa da egun. Amicacci Giulanova talde italiarra, berriz, talde historikoa dugu gurpildun aulkiko saskibaloian. Era berean, CS Meaux talde frantziarrak herrialde honetako palmaresik dotoreena aurkezten du. Azkenik, TSK Rehah Merkezi turkiar taldea gerizpean hazitako taldea dugu, azken urteotan gero eta emaitza hobeagoak lortzen ari den kluba.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Egunotan nazioarteko gurpildun saskibaloi txapelketa jokatzen dabiltza Bilbon