UNAI SARRIUGARTE
Martes, 25 de agosto 2020
Egunotan Kalifornian hainbat sute ari dira lurraldea astintzen. Hala, indarrean ari direnak AEBtako estatu honetako historiako handi eta lazgarrienetakoak dira. Milaka bizilagunek euren etxeak utzi behar izan dituzte. Azken orduetako datuen arabera, suteek momentuz 530.000 hektarearekin akabatu dute. Guztira 650 sute aktibo daude estatu osoan barrena. Egun arte guztira sei hildako antzeman dituzte. Hondamendi honen harira, AEBtako presidente den Donald Trumpek zonaldea «katastrofikotzat» jo du.
Publicidad
Aipatu bezala, hainbat izan dira zonalde horietatik lekualdatu behar izan diren pertsonak, 200.000 inguru eta beste 50.000 horren inguruan ohartarazi dituzte. Suaren hedadura ahalik eta azkarren ekiditeko asmoz, 14.000 suhiltzaile dihardute lanean, 2.400 zisterna kamioi eta beste 95 hegazkinen laguntzarekin. Dena den, koronabirusaren pandemiaren erdian ez da batere erraza horrelako dimentsioa duen suteekin amaitzea.
Egun estatuaren iparraldean 10 konderri inguru erabat erreta daude. Era berean, esparru honetan erregistratzen ari diren tenperatura ikaragarriek ez dute edonolako mesederik egiten sua amatatzerako orduan. Gainera, datozen egunotarako ekaitz elektrikoen eta haizete bortitzen aurreikuspena eman dute, suteak askoz azkarrago hedatzen lagunduko dutenak.
Kaliforniako historian bigarren eta hirugarren sute garrantzitsuenak egunotan gertatu dira. Estatu honetako sute esanguratsuena 2018ko udan gertatu zen. Horren ondorioz, 114.580 hektarea kiskali ziren, eta 42 pertsona zendu ziren sugar ikaragarrien horien ondorioz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.