Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 11 de diciembre 2019, 23:47
Egunotan Feministaldiaren XIV. edizioa ospatzen ari dira Donostiako Tabakaleran. Hori dela bide, abenduaren 14a bitarte hainbat jarduera antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan: performanceak, hitzaldiak, antzerkia, mahai inguruak, eta azken egunean La Basu, Folkaraokea eta Sobri&Serena Dj-en jaialdia izango dira, besteak beste.
Plazandreok plataformarri esker, kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin sortu zen Feministaldia duela hamalau urte.
Jaialdiaren azken hiru egunak Donostiako Kontadores gazte zentroan ospatuko dira. Lehendabiziko egunak, aldiz, Tabakaleran jorratuko dira. Izan ere, egitasmoaren antolatzaileek duela egun batzuk nabarmendu zutenez, Donostian espazio asko eta era askotarikoak daude eta Feministaldiak hasierako periferia eta bazter izaera ekarri nahi du gogora, Artelekuko urteak ezagutzera emanez. Hortaz, aldaketa honen erronkari eutsi dio aurten.
Aipatu bezala, XIV. edizio honek egitarau oparoa aurkezten du. Bertan performanceak, hitzaldiak, antzerkia eta zenbait mahai inguru eskainiko dira. Era berean, 'Gaur Zauria(k)' ekoizpena proiektatuko dute Tabakaleran. Eromena, gaizki egonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik aztertzen duen dokumentala. Bertan sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak barnebiltzen dira, bederatzi emakumeren errealitateak ezagutzera emanez.
Jaialdiak, narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoen bitartez, psiko-patologizazio prozesuen eta sexu-genero sistemaren arteko zubiez hausnartzea du xede, gure iruditegiak, praktikak eta ondoezak kudeatzeko tresnen inguruan pentsatu eta sentitzeko, hain zuzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.