UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 14 de enero 2023
2020. urtean LAIDA Ikerketa Taldeko partaideek 'Euskal Literatura eta Futbola' liburua eman zuten ezagutzera, gizarte ikerketen baitan arrakasta handia duen bide hauxe irekiaz. Hala, lehendabiziko liburu honetan aipatu ez ziren gaiak eta ikuspegi berriak eskaini dituzte oraingo honetan, 'Egungo Euskal Literatura eta Futbola II' lanean.
Publicidad
'Egungo Euskal Literatura eta Futbola II' liburuaren aurkezpena gauzatu dute Bilboko Bizkaia Aretoko Arriaga Gelan ostiralean. Solasaldi honetan, liburu honen argitaratzailea den Mari Mar Bolillosekin batera; Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko Errektore ordea; Elisabete Alberdi, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuko kidea; eta Eneko Boveda, Athletic Club taldeko jokalari ohia izan dira.
Kazetaritzan beti galdetu ohi da, zerk duen liburu batek berezitzat. Hala, hiru arloetan berria dela aipatu beharra dago. Lan hauxe hiru atal nagusik osatzen dute: ikerketa, irakurketa eta sorkuntza atalek, alegia. Izan ere, ikerketari dagokionez, sekula aztertu gabeko lanak landu dira, baita generoen berri eman ere. Horretarako, futbolarekin zerikusia duten ipuingintza, saiakera, haur eta gazte literatura eta komikia hartu dira hizpide. Alor horretan, euskal literaturaren ipuingintza aztertu du Jon Kortazar irakasleak, Koldo Izagirre nahiz Katixa Agirreren ipuinak erreferentziatzat hartu direlarik, baita Harkaitz Cano eta Aritz Gorrotxategiren lanak aipatu ere.
Futbol eta literatura alorrean, aldiz, David García Camesek Jose Luis Iribarren inguruan eman den mitologizazio prozesua aztertu du, Athleticzale direnen bi saiakera sakonki ikertuaz. Era berean, haur eta gazte literaturaren barnean futbolak duen garrantzia aipatzen duten Karla Fernández de Gamboak eta Xabier Etxaniz adituek esandakoa ere dago irakurgai liburu honetan. Horrez gain, genero kritikaren bideak erabiliz, maskulinitate berriak aztertu ditu futbolari buruzko komikian Jose Antonio Morlesínek, eta hori ere islatzen da.
Bestalde, irakurketa atalean, gai berri bi ematen ditu ezagutzera liburuan. Irakurketaren sustapenean aditua den Miren Billelabeitiak futbol jokalariek duten irakurtze prozesua gizarteratzen du. Ondorio honetara ailegatzeko Athletic, Erreala, Eibar edota Amorebieta taldeetako zenbait gizonezkori eta emakumeri, zer, nola eta zergatik irakurtzen duten inguruko galdetegia luzatu die, eta erantzunen emaitza dago irakurgai liburuan. Lehendabiziko aldia da euskal futbol jokalarien irakurketa ohiturak aztertzen direna.
Publicidad
Mari Mar Bolillosek, berriz, Athletic Club taldeak sustatzen duen 'Letrak eta Futbola' proiektuaren azterketa sakona landu du. Testuinguru horretan, irakurketa bultzatzea xedetzat duen ospakizun horren eragile den Galder Reguerarekin mintzatu da, eta elkarrizketa hauxe mahaigaineratu du.
Azkenik, sorkuntza atalean bi ipuin kaleratu dituzte. Orain gutxi zendutako Almudena Grandes idazle handiaren futbolari buruzko ipuin bat euskaratu dutelarik. Gainera, Harkaitz Canok ipuin bihurtu du bere 'Twist' nobelako pasarte bat, futbolagatik duen zaletasunaren testigu, hain zuzen ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.